EUSKAL EKONOMIA, HAUSNARKETA ETA AURRIKUSPENAK. CARLOS AGUIRREren hitzaldia. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak.
Carlos Aguirre (Bilbo, 1958) EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien lizentziaduna da. Bere karrera profesionala bankaren sektorean hasi ondoren, 1985. urtean Energiaren Euskal Erakundean sartu zen eta bi urte beranduago Eusko Jaurlaritzan etapa hasi zuen.1991. urtean, Eusko Jaurlarizaren Lehendakariordetzaren Gai Ekonomikoetarako Zuzendariaren kargua hartu zuen, eta Ekonomia eta Plangintzako Zuzendariaren kargua bete izan du. SPRI (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua), Euskadiko ZID (Gainbeherako Industrialdea), ROGESINSA (Industriako Lurzorua Sustatu eta Kudeatzeko Sozietatea) edo Estatistikako Euskal Batzordearen administrazio edo zuzendaritzako batzordeetako kidea izan da, besteak beste. Carlos Aguirre Euskadiko Herri Administrazioa eraberritu eta modernizatzeko estrategia formulatzeaz arduratu den lantaldeko kidea ere izan da, bai eta nazio eta nazioarteko hainbat foro eta batzordeko kide ere, hala nola Estatuko Inbertsio Publikoen Batzordea edo Europako Batozrdeko Eskualdeko Garapen eta Birmoldaketako Batzordea. Politika ekonomiko eta eskualdeko politikan aditua, gainera aurrekontuko gaietan ezagutza zabala ere badu.