KRISI EKONOMIKOA. SINGULARTASUNA ETA IRISMEA. EKONOMIA IRAUNKORRAREN LEGEA AL DA ERANTZUNA? Emilio Ontiveros. Ekonomiko eta finantzario analista.
Emilio Ontiveros Baeza (Ciudad Real, 1948) Ekonomia Zientzien Doktorea da, Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren eskutik (UAM). Enpresako Ekonomian katedraduna da UAMen. Bertako errektoreorde izan zen lau urtez eta hainbat liburu eta artikulu idatzi du ekonomiari eta finantzari buruz. Ontiveros Finantzen Nazioarteko Analistak izeneko taldearen sortzailea eta presidentea da. Talde hori konsultoreek osatzen dute eta, horien artean Finantza Aplikatuen Eskola, Tecnología Información y Finanzas S.A. enpresa, Consultores de las Administraciones Públicas S.A. enpresa eta AFlnet Global enpresa daude. 2006ko abenduan, Madril hiriko Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatu zuten. CYD Fundazioko Aholku Kontseiluko kide da eta fundazio batzuetako patroia ere. Hainbat administrazio kontseilutan ere parte hartzen du eta enpresa eta erakundeak aholkatzen ditu. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, ekonomia ikertzen duten Enpresarien Bilguneko IX. Saria eta Kultura Ekonomikoa eta Finantzarioa sustatzeagatik, Mi Cartera de Inversión Saria. Harvard Unibertsitateko Errege Eskola Konplutentseko Fellow da eta baia Nazioarteko Ekonomiaren Ikerketa Aurreratuko Taldeko partaide ere. Horrez gain, Pennsylvania Unibertsitateko Wharton Schoolen Visiting Scholar izan da.
