EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO KRISIA, FISKALITATEA ETA BALIABIDEEN BANAKETA. Ignacio Zubiri. EHUko Ogasun Publiko saileko zuendaria eta katedraduna.
Ignacio Zubiri Ekonomia Zentzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Ekonomia Publikoan masterra eta Ekonomia Phd-a (Doktoregoa) Princetoneko Unibertsitatean lortu zituen. Irakasle izan da Princetonen eta EHUn. Hogeita hamar unibertsitate eta erakundeetan baino gehiagotan eman ditu ikastaroak eta mintegiak. Gaur egun EHUko Ogasun Publiko saileko zuzendaria eta katedraduna da. Hacienda Publica Española Revista eta Economia Pública aldizkariko editore exekutiboa izan da, eta baita De Economia Pública aldizkari espainiarretako batzordeetako kide izan da edo da. EHUko Ogasun eta Finantza Publikoak masterreko zuzendarikidea da. Makina bat aldizkarientzat, estatu mailan zein nazioarte mailan, eta erakunde ugarirentzat ebaluatzaile gisa egin du lan. SOCRATES Programan Europako Adituen Batzordeko kide izan da. 100 zientzia artikulu baino gehiago eta hainbat liburu argitaratu ditu, eta gainera, Ogasun Publikoko eskuliburu bateko autorekide ere bada. Estatu eta nazioarte mailako zenbait erakundetan aholkulari gisa ere jardun du.
