ETEak ETA ENPLEGUA KRISIALDIAN. Manuel Pimentel, Lan eta Gizarte Gaietarako ministro ohia.
Manuel Pimentel Siles (Sevilla, 1961) Ingenieritza Agronomoan lizentziatua da, Zuzenbidean lizentziatua eta Enpresen Goi Zuzendaritza arloan diplomatua. Joan den 90eko hamarkadan, politikari loturik jardun zuen: Andaluziako Alderdi Popularrean zenbait ardura izan ondoren, Enplegu idazkari izendatu zuten 1996. urtean, eta kargu horretan aritu zen 1999ko urtarrilera arte, egun horretan Lan eta Gizarte Gaietarako ministro izendatu baitzuten. Kargua eta politika urtzi ondoren, Pimentel buru-belarri murgildu da enpresa eta literatura arloetan: Almuzara Argitaletxe Taldearen presidentea da eta sei eleberri argitaratu ditu, bai eta beste zenbait liburu, saiakera eta prentsako artikulu ere. Garai honetan, ingeniaritza, teknologia eta ingurumenari loturik dauden dozena erdi enpresa sortzen ere parte hartu izan du.
