ENPLEGURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK KRISIAREN AURRENA. Maravillas Rojo. Enplegurako Idazkari Nagusia.
Maravillas Rojo (Bartzelona, 1950) Bartzelonako Unibertsitateko Politika, Ekonomia eta Merkataritza Zientzietan Lizentziatua da eta Senior Executive-a (Zuzendaritza nagusiko Programa) ESADEn. 2008ko apirilean Enplegurako idazkari nagusi izendatua izan aurretik, INEMeko zuzendaria izan zen Bartzelonako probintzian, 1991 eta 1995 bitartean. Bertan, langabetua eta enpresak erakundearen erdigunean kokatzeko administrazio prozesu berriak sartzeagatik ezagun egin zen kudeaketa burutu zuen. 1995 eta 2007 bitartean, Maravillas Rojo Bartzelonako Udaleko zinegotzi izan zen. Nazioarte mailan, CIDEUren kolaboratzailea da (Centro Iberoamericano de Desarrollo Estrategico Urbano), eta, zentro honen bidez, Latinoamerikako hainbat ingurutan bere karreran zehar landutako kontzeptu eta metodologiak partekatu ditu. 2001 urtean "German Marshall Memorial Fellowship"en programan parte hartzeko hautatua izan zen eta ekonomia eta enpleguaren sustapen arloan lan egiten zuen diziplina arteko taldea zuzendu zuen bertan.
