JULIO RODRIGUEZ LÓPEZen mintzaldia. Madrilgo Universidad Complutense-an Ekonomia Zientzietan Doktore eta Estatuaren Estatistiko Nagusia.
Julio Rodríguez López, (Motril, 1943) Madrilgo Universidad Complutensean Ekonomia Zientzietan doktore eta Estatuko goi mailako estatistikoa da. Lan utzialdian dago eta Banco Hipotecario-ko Presidente ohia da. Rodríguez Lópezek Madrilgo Gizarte eta Ekonomia Arazoetarako Batzordeko Bokala, Estatistikako Goi Kontseiluko Bokala, Pozuelo de Alarcón-eko Lurzoruko Enpresa Publikoaren Administrazio Kontseiluko Bokala eta beste hainbat kargu ere baditu, eta horiek guztiak Madrilgo Carlos III Univertsitatean duen irakasle lanarekin bateratzen ditu.
Karrera zabal horretan zehar, kargo politikoak bete ditu Puzuelo de Alarcón-eko Udalean eta Andaluziako Juntan, Ekonomia eta Industria Aholkulari gisa.
Julio Rodríguez López hainbat argitalpenen egilea da; horietako azkenak 2006an ikusi zuen argia "·Los booms inmobiliarios de España. Una análisis de tres períodos" izenburupean.
