| EEGABek aldeko Irizpena eman du Jendeaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko L. A.ri. - asteartea, 2012.eko urtarrilak 31EAEn egiten diren jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzea da legearen xedea, baita horiek hartuko dituzten establezimendu publikoek edo espazio irekiek bete beharko dituzten baldintzak eta eskakizunak araupetzea ere.
atzordeak oso ongi irizten dio aurreproiektuak askatasunaren, segurtasunaren eta elkarbizitzaren printzipioen arteko oreka bilatzeari. Halaber, administrazioaren baimena soilik behar-beharrezko kasuetara mugatzeko eta aire libreko ikuskizunek eta jarduerek ukitutako herritarrei entzuteko gomendatzen du. |
| EGABek aldeko Irizpena eman du Kargu Publikoen jokabide-kodea arautzen duen L. A.ri dagokionez - asteartea, 2012.eko urtarrilak 17Araudiak kargu publikoen inpartzialtasuna bultzatzeko eta euren lan eremutik kanpoko jarduerek gizarteak, funtzioak eta betebeharrak modu inpartzialean gauzatzeari dagokionez, haiengan daukan konfiantza murrizten ez dutela bermatzeko neurriak ezarri ditu. Halaber, kargu publiko baten lanpostuaren funtsa osatzen duten printzipio etikoak definitu eta gainbegiratzeko mekanismoak zein arau-hausteak zigortzeko prozedura bat eratu ditu.
EGABek uste du araudi berriari esker kargu publikoek pizgarriak jaso ahal izango dituztela, pertzepzio hori behar bezala erregulatua ez dagoen arren. Hori dela eta, aukera hori graduatzea eta kontrolatzea gomendatu du.
|
| TRIBUNArako Gonbidapena _ Azaroak 29 _ 11.30etan - asteazkena, 2011.eko azaroak 23Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak atseginez gonbidatzen zaitu, datorren azaroaren 29an, 11.30etan egingo duen Tribunara. Tribuna hau, UPV-EHUren Eraikin Berrian, Bizkaia Areta ( Abandoibarra Etorbidea, 3) Arriaga Aretoan ospatuko da.
EGABaren Presidenteak Ekimen Propioaren Azterlana aurkeztuko du: "Hezkuntza Sistema EAEko Jarduera Sozioekonomikoaren beharrizanetara egokitzea". Soziologo Ikertzailea den Oriol Homs i Ferretek "Hurrengo urteetako prestakuntzarako erronken ekonomia-eta gizarte-arloko eraginak" izeneko aurkezpena egingo du.
Ikus konbidapena gure "Jarduerako Zerrenda". |
| Ekonomia eta Osasuneko Sailburuak EGABen 2012 Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ditu. - astelehena, 2011.eko azaroak 14
2012ko aurrekontu-politikaren bidez, hiru xede nagusi erdietsi nahi dira:enpleguaren sorrera ekonomiaren lehiakortasuna ekoizgarritasunaren hobekuntzaren bidez areagotuta; funtsezko gizarte-zerbitzuen eta -prestazioen bermea, eta aurrekontuaren egonkortasuna zerga-finkapenarekin batera.
Carlos Aguirrek, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Juan María Otaegui batzordeburuarekin batera, kontu orokorrak organo aholku-emailearen aurrean zehazteko konpromisoa bete du, hori nahitaezko izapidetza ez bada ere.
Ekonomia eta Ogasuneko Carlos Aguirre sailburuak gaur Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkuran –sindikatuekin, patronalarekin eta talde mistoarekin osatuta- Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko Aurrekontu Orokorren alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu ditu. Halaber, Aguirrek, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Juan María Otaegui batzordeburuarekin batera, kontu orokorrak organo aholku-emailearen aurrean zehazteko konpromisoa bete du, hori nahitaezko izapidetza ez bada ere.
Sailburuak azaldutakoaren arabera, hurrengo ekitaldiko aurrekontuak “euskal gizarteak krisialdi orokorrari begira planteatutako erronkarik garrantzitsuenei aurre egiteko diseinatu dira”. Hori dela medio, 2012ko aurrekontu-politika hiru xede nagusi erdiestera bideratuta dago: enpleguaren sorrera ekonomiaren lehiakortasuna ekoizgarritasunaren hobekuntzaren bidez areagotuta; funtsezko gizarte-zerbitzuen eta -prestazioen bermea, eta aurrekontuaren egonkortasuna zerga-finkapenarekin batera.
“Kasu horretan, 2012. urteari begira nahitaez aurrekontu zorrotzak ezarri dira, EAEren Administrazio Foru Aldundiek Nagusiari egindako diru-sarreren ekarpenen murrizketaren ondorioz. Hain zuzen ere, 2011ko ekitaldian egindako ekarpena baino %2 baxuagoa izango da. Hala, 2012. urtean oraindik ere ez dira eskuratuko 2006. urtean egindako zerga-bilketa mailak”, azaldu du Carlos Aguirrek EGABren Osoko Bilkuran. Izatez, 2012ko aurrekontuaren zenbateko osoa 10.449 milioi eurokoa da, hots, %1eko murrizketa gertatuta, aurtengo urtearekin alderatuta.
Zerbitzu publikoetan eta gizarte-zerbitzuetan egindako ahaleginak
Aurrekontuen zatirik handiena zerbitzu publikoak eskaini eta gizarte-arloko babesa nahiz -sustapena gauzatzeko erabiltzen da. Partida horren zenbatekoa 7.598 milioi eurokoa izan da, hain zuzen ere, aurrekontu osoaren %72,7.Biztanle bakoitzeko gizarte-gastua 3.450 eurokoa da, eta zerbitzurik garrantzitsuenen artean, Osasuna gizarte-gastuaren %44,7rekin, Hezkuntza, %33,7rekin, eta gizarte-sustapena eta -babesa %12,3rekin nabarmendu behar dira.Horrez gain, sailburuak azaldutakoaren ariora, inbertsio publikoa, gidalerroetan adierazi den bezala, neurri handienean doitutako kapitulua izan da. Hala ere, inbertsioak %2,1 jaitsi ziren. |
| EEGABk bere azterlan berria aurkeztu du Sailburuaren aurrean. - ostirala, 2011.eko azaroak 4 EEGABk Hezkuntza Sistema EAEko Jarduera Sozioekonomikoaren beharrizanetara egokitzeari eta Bizialdi osoko Ikaskuntzari buruzko Legearen aurreproiektuarekin dituen konexioei buruzko azterlana aurkeztu du Sailburuaren aurrean.
EEGABek hezkuntza sistema jarduera sozioekonomikoaren beharrizanei egokitzeari eta bizialdi osoko ikaskuntzari buruzko Legearen aurreproiektuarekin dituen konexioei buruzko Ekimen Propioko Azterlana aurkeztu du Hezkuntza Sailburuaren aurrean; uste du arau hori beharrezkoa dela.
Bileran zehar Ekonomi eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko buruak, Juan María Otaeguik, datorren azaroaren 14an aurkeztuko den azterlaneko alderdirik adierazgarrienak aurkeztu dizkio Isabel Celáari.
Ekonomi eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko buruak, Juan María Otaeguik, bilera izan du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburua den Isabel Celáarekin; bilera horren xedea sailburuari hezkuntza sistema jarduera sozioekonomikoaren beharrizanei egokitzeari buruzko Ekimen Propioko Azterlana aurkeztea izan da. EEGABeko eskuordetza osotuz bertan egon dira Leire Ozerin, Azterlan eta Proiektuetako arduraduna; Felicísimo Ayastuy, Garapen Ekonomikoko Batzordeko burua; Goyo Martín, CCOO sindikatuko eskuordea; Carlos Pereda, Confebaskekoa; eta Pedro Martínez de Alegría, Talde Mistokoa.
Azterlanaren helburua EAEko lan merkatuak gaitasunen eskariaren eta eskaeraren artean egiten duen doikuntza-maila aztertzea da; bilera Iruzkin eta Oharren eta kontsultak egiteko organo honen duela gutxiko irizpenaren xedea izan den Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko Legearen Aurreproiektuan jaso diren proposamenen Dekalogoaren artean dauden konexioak aurkezteko balio izan du.
Bileran zehar Juan María Otaeguik sailburuari adierazi dio Euskadiko Ekonomi eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak bizitza osoan kalitatezko hezkuntza eta prestakuntza bermatzeko beharrizanari buruzko hausnarketa egin duela, hau da, gizakiaren askotariko gaitasunen egokitzapena eta garapena sustatzeko balioko duena eta, aldi berean, aldaketa sozial, ekonomiko, sektorial eta zientifiko-teknologikoen ondorioz sortzen diren beharrizan berriei erantzuna ematea bermatuko duena.
Hausnarketa horren ondorioz Batzordearen ustez Legea beharrezkoa da eta, bere diseinuaren atzean egon dagoen filosofiarekin bat egitea ez ezik, baloratu egin du bere dekalogoaren barruan sartu dituen hobekuntzetako batzuk Lege Aurreproiektuan agertzearena, inguruabar horrek baieztatu egiten duelako Jaurlaritzak Hezkuntza eta Prestakuntza Sistemari dagokionez aurrera egiteko duen interesa. |
| EGABk Euskal herriko Paisaiaren Legeari buruzko Aurreproiektuaren aldeko irizpena igorri du. - asteazkena, 2011.eko azaroak 2Legeari buruzko Aurreproiektuaren xedea euskal paisaiei aintzatespen juridiko egokiarekin hornitu eta hori behar bezala kudeatu eta hobetzeko tresna egokiak ezartzea da.
EGABek baloratutakoaren ariora, agiria zuzenbidera egokituko da, bestelako autonomia-erkidegoek egindakoari helduta, baina hobetu daitezkeen alderdiak aurkeztu ditu.Horrez gain, lurraldea, hirigintza, garapen iraunkorra eta paisaia behar bezala barnean hartzen dituen legea eratzeko aukera bakarra eskaintzen duela uste du.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Euskal Herriko Paisaiaren Legeari buruzko Aurreproiektuaren aldeko irizpena igorri du, betiere Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak igorrita.Legeari buruzko aurreproiektuaren xedea EAE Paisaiaren Europako Hitzarmenari (2009ko uztailaren 21eko Gobernuaren akordioa) atxikitzeko edukiarekin hornitzeaz gain, euskal administrazioek paisaiari buruzko politikak definitu eta aplikatzeko erreferentziazko esparrua sortzea da.Horrela, euskal paisaiei aintzatespen juridiko egokia atxikitzeaz gain, hori kudeatu eta hobetzeko tresna egokiak ezarri nahi dira.
EGABek baloratutakoaren ariora, agiria zuzenbidera egokituko da -bestelako autonomia-erkidegoek egindakoari helduta-, eta horren ustez, lurraldea, hirigintza, garapen iraunkorra eta paisaia behar bezala barnean hartzen dituen legea eratzeko aukera bakarra eskaintzen duHorien artean aipatu beharra dago paisaiaren definizioak egitate objektiboa islatzen duela, eta biztanleriak, era berean, horren balorazio subjektiboa egingo du.Ildo beretik, Batzordearen iritziz testuak egitate objektiboaren balorazioa biztanleriaren sentsibilitatearen mende geratzen den ideia hobeto islatu beharko luke.
Paisaiari buruzko politikak
EGABren aburuz, Paisaiaren Legeari buruzko Aurreproiektuak ez du konpondu paisaiari buruzko politikak antzeman eta aztertzetik horiek eratzeko unera egin beharko urratsa.Organo aholku-emaileak ikusi duen bezala, paisaiari buruzko legeria autonomikoak -direla "ad hoc" legeak direla paisaiari buruzko xedapenak lurraldearen antolamenduaren plan autonomikoetan eta/edo naturguneen artapenerako lege autonomikoen barruan jasotzeko mekanismoak-, ez du eskaintzen -Valentziako Legeak izan ezik- profesional prestatuek Paisaiaren Katalogoak egin aurretik biztanleriaren ikuspegiak kontuan hartzeko inolako tresna zehatzik.
Amaitzeko, Paisaiaren Behatokia organo aholku-emaile gisa sortzeko aukerari dagokionez, EGABek organo berri bat sortu aurretik jadanik dauden erakundeen erabilera baloratzeko beharrizana dagoela adierazi du. |
| Eusko Jaurlaritzak Etxebizitzari buruzko Euskadiko lehengo Legearen Aurreproiektua aurkeztu du EGABn - asteazkena, 2011.eko irailak 21Topaketa horretan, Etxebizitza Saileko ordezkariek Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Etxebizitzari buruzko Legearen Aurreproiektuaren xehetasunak azaldu zituzten. Iragarri zutenez, Eusko Legebiltzarrak Lege hori urtea amaitu baino lehen onestea aurreikusita dago.
Mari Paz Larrumbide, Etxebizitzako sailburuordea; Mario Yoldi, Plangintza eta eragiketa-planen zuzendaria; Rafael B. Farias, Lurzoru eta Hirigintza zuzendaria; eta José Ignacio de la Puerta, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria, Juan María Otaegui Presidente duen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean agertu dira goizeon. Topaketa horretan, Saileko ordezkariek Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Etxebizitzari buruzko Legearen Aurreproiektuaren xehetasunak azaldu zituzten. Iragarri zutenez, Eusko Legebiltzarrak Lege hori urtea amaitu baino lehen onestea aurreikusita dago.
“Nahiz eta Euskadin etxebizitzari buruzko arautegirik aurreratuenetakoa izan, ez geneukan berariazko legerik, eta beraz, lege berezi bat landu behar genuela begitandu zitzaigun, hots, egun bizi dugun krisi egoera honek ezartzen dizkigun baldintza berriei beren beregi egokituko den legea” jorratu behar genuela, adierazi zuen Larrumbide sailburuordeak. Besteak beste, testu berrian alogera lehenesten da eta garrantzi berezia ematen zaie errentatzaileen eta errentarien arteko bitartekaritza-egitarauei eta zaharberrikuntzaren arloko egitarauei.
EEGABk heldu diren asteotan emango du Etxebizitzari buruzko Legearen Aurreproiektuari buruzko irizpena, eta Etxebizitza Sailari igorriko dio.
|
| EGABek Eusko Jaurlaritzak diseinatutako Garapen Iraunkorreko estrategiaren aldeko irizpena igorri du - osteguna, 2011.eko uztailak 7
Agiri hau Gobernuaren nahiz gainerako euskal herri administrazioen arloko politiken multzoak oinarri gisa erabiltzeko plataforma izango da, betiere iraunkortasun osoa bermatzen duten xedeak, gida-lerroak eta printzipioak bilduta, bai ekonomiaren, bai gizartearen, bai ingurumenaren ikuspegitik.
Batzordearen ustez positiboa da Lehendakariak, gobernu-ekintza bat egiteko izaera nahiz erakundeen ordezkaritza egikaritzen duela kontuan izanda, garapen iraunkorreko estrategiaren gaineko buruzagitza bere gain hartzea, eta hori legebiltzarrean adostasun sendoaren bidez onetsi behar dela gomendatu du.
EGABek ohartarazi duen bezala, Estrategia berri horrek egungo egoerarekiko balio erantsiari eta ezberdinari eutsi ahal izateko, funtsezkoa da ekonomiaren nahiz gizartearen igurikimenei ingurumenekoekin batera modu orekatuan eustea. |
| Pedro Reques katedradunak demografiaren bilakaerak EAEren orainaren eta etorkizunaren garapenean ... - astelehena, 2011.eko maiatzak 23Irizpenen erdia baino gehiago Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak bidalitako arauei buruzkoak dira. Eusko Jaurlaritzaren sailekin egondako harremanak oso onak izan dira eta hori EGABko Osoko Bilkuraren aurrean Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak edo Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, besteak beste, egindako agerraldietan ikus daiteke. EGABk egun bere ekimeneko hainbat lan garatzen ditu demografia, energia berriztagarri eta hezkuntzako sistemaren egokitzapenarekin lotuta. Hauek urte honetan zehar argia ikusiko dute. Euskadiko EGABk harremanak areagotu ditu Europako Sare Transatlantikoarekin eta Akitaniako Eskualdeko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearekin, eta elkarrekin azterlanak egin dituzte itsasoko energia berriztagarriei buruz eta garraioaren eta mugako komunikazioen egoerari buruz.
[Ikus Prentsa Oharra] [Ikus Azterlana] |
| EGAB-k EAE-n Telelaguntzako zerbitzua araupetzen duen D.P.aren aldeko irizpena eman du. - asteazkena, 2011.eko martxoak 9Dekretu Proiektuak telelaguntza oinarrizko eta etengabeko bilakaeran dagoen zerbitzutzat hartzen du, funtsezkoa erabiltzailea bere etxebizitzan bertan bizitzen jarraitzeko, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako sistemak erabiliz eta bizitza independenterako konponbideak bilatuz, zainketa eta autonomia pertsonalarekin lotutako alderdiak sustatuta.
Euskadiko EGABk Dekretu Proiektuaren aldeko balorazioa egiten du, baina beharrezkotzat jotzen du testuan aldaketa batzuk egitea, pertsona erabiltzaileek bere etxebizitzan ahalik eta autonomia maila handiena lortu eta mantentzeko.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak aldeko irizpena eman du Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak aurkeztutako Telelaguntzako Zerbitzuaren Dekretu Proiektuaren gainean.Dekretu Proiektuak telelaguntza oinarrizko eta etengabeko bilakaeran dagoen zerbitzutzat hartzen du, funtsezkoa erabiltzailea bere etxebizitzan bertan bizitzen jarraitzeko, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako sistemak erabiliz eta bizitza independenterako konponbideak bilatuz, zainketa eta autonomia pertsonalarekin lotutako alderdiak sustatuta.
Euskadiko EGABk Dekretu Proiektua positiboki baloratzen du, izan ere, bertan Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean, eta baita Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroan ere, jasotako prestazioetako bat garatzen da.Hala ere, Batzordeak beharrezkotzat jotzen du testuan zenbait aldaketa egitea.Horien artean, helburu berria jasotzea:“Pertsona erabiltzaileen autonomia maila handiena lortu eta mantentzea bere etxebizitzan”.Aldaketa honen bidez, xedea da pertsona bere ohiko etxebizitzan mantentzea eta bere autonomia sendotzea, Estatuko “Mendekotasunari buruzko Legean” ere islatuta ageri den alderdia.
Ez-egote edo jarduerarik ezaren kontrola
Etxebizitzan jarraipena egiteko aldizkako bisitaldiez gainera, Batzordeak ere gomendatzen du ez-egote edo jarduerarik ezaren kontrol zerbitzua abiaraztea.Honela, bere desorientazioa eragiten duten neuro-endekapenezko (alzheimer, adibidez) edo buruko eritasunak dituzten pertsonei arreta hobea eskaini ahalko litzaieke.Jarduerarik ezaren kontrolak, nagusiki bakarrik eta laguntzako sarerik gabe dauden pertsonei zuzenduta, ahalbidetuko luke kasu batzuk saihestea, hala nola etxebizitzan pertsona bat hiltzea, eta gertaera hau egun batzuk igaro arte deskubritu gabe.
Testuan jasotako telelaguntzako modalitateei dagokienez, Batzordeak gogorarazten du testuak ez dituela aipatzen “gailu periferikoak” deitutakoak (jarduerarik ezaren detektagailuak edo erorikoen detektagailuak), baloratu beharko litzatekeen aukera bat, kontsultarako organo honen iritziz.
Telefonia mugikorra
Telelaguntzako zerbitzua instalatzen den etxebizitzak telefono finkoko linea bat eduki behar izateari dagokionez, EGABk gomendatzen du telefonia mugikorraren aukera ere onartzea, izan ere, geroz eta pertsona gehiagok eredu hau aukeratzen dute linea finkoaren kostuaren aurrean.Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, gainera, proposatzen du telefonoko linearen zuzkidura administrazioaren kontura joatea berau behar duen pertsonak gastuari aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikorik ez badu.
Pertsona erabiltzailearen partaidetza ekonomikoa (batera ordaintzea)
Batzordeak beharrezkotzat jotzen du Dekretu Proiektuan berme bat jasotzea sistema honi onura atera diezaiokeen pertsona bat ere arretarik gabe ez gelditzeko baliabiderik ez duelako. |
| Industria Sailburua Lehiakortasun Plana aurkeztu du EEGABaren aurrean - ostirala, 2010.eko abenduak 10Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko Sailburu Bernabe Unda Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aurrean agertu da iragan astean Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskadiko Lehiakortasun Plana aurkezteko. Plan honek 12.000 milioi euro ditu eta 2010-2013 aldia barne hartzen du. Plana zeharka diseinatu da eta bere oinarrizko filosofia izan da “krisialdia jasatea, lehiatzea eta lidergoa edukitzea eraldaketaren indar eragile gisa", Bernabe Undak Euskadiko EGABren Osoko Bilkuraren aurrean azaldu duenaren arabera. Industriako Sailburuarekin batera Pedro Gomez Damborenea, Kabinete, Planifikazio eta Estrategiako Sailburuordea eta Inmaculada Freije, Eusko Jaurlaritzaren Planifikazio Estrategikoko Zuzendaria egon dira. EGABren aurreko agerraldi honen bidez Industria Sailak Euskadiko Lehiakortasun Plana erakunde eta eragile soziolaboralen aurrean aurkezteko txandari ekin dio. |
| EGABk aldeko Irizpena eman du Klimaren aldaketaren aurkako borrokari buruzko L. A.ri buruz. - asteazkena, 2010.eko abenduak 1EGABk aldeko Irizpena ematen du klimaren aldaketaren aurkako borrokari buruzko Legearen Aurreproiektuari buruz.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak uste du klimaren aldaketaren politika BEG isurpenak murriztera zuzenduta egon behar dela karbono gutxiko eta berritzaileak diren teknologietan oinarrituriko ekonomiarantz apurka-apurkako trantsizioa saiatuta. Eta hauek enplegu berdea sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko gauza izan behar dute.
EGABk uste du Aurreproiektuaren testuak klimaren aldaketaren aurka jarduteko programak egiteko jasotzen duen prozesua oso luzea dela eta hiritarren protagonismo eta parte-hartze handiagoaren falta sumatzen du.
Batzordeak beharrezkotzat jotzen du ezaugarri hauetako lege batek enpleguaren gainean eduki dezakeen inpaktuaren erreferentziak sartzea, hala enplegu berdearen sorrerari dagokionez nola klimaren aldaketak eragindako balizko enplegu-galera pairatzeko arriskua duten langileentzako egokitzapen profesionalaren beharrei dagokienez ere, lan-merkatuan berriro sartzeari begira.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak aldeko irizpena eman du Klimaren Aldaketaren aurkako Borrokari buruzko Euskal Legearen Aurreproiektuari buruz. Berau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak aurkeztu du. Batzordeak uste du ekimen beharrezko eta egokia dela eta adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoko klimaren aldaketaren politika BEG isurpenak murriztera zuzenduta joan behar dela, karbono txikiko eta berritzaileak diren teknologietan oinarritutako ekonomia baterantz apurka-apurkako trantsizioa saiatuta. Teknologia hauek, gainera, lehiakortasuna hobetu eta enplegu berdea sustatzeko gauza izan behar dira. Halaber, politika honek EAEko landa-inguruneak BEG isurpenak mugatzen eta lurzoruak karbonoko hustubide gisa duen eginkizuna mantentzen laguntzen duen nekazaritzako garapen eredua mantentzeko funtsezko elementu gisa duen eginkizuna sendotu behar du.
Argilunak
Bere irizpenean, Batzordeak uste du klimaren aldaketaren aurka jarduteko programak egiteko prozesuak argilunak eta arazoak dituela Europako Batasunak 2016. urterako finkatutako epeak betetzeko. Zentzu honetan, kalkulatzen du euskal herri administrazioek programak egiten 2014. urtean bukatuko dutela, eta denbora eskasa dago 2016. urteko helburu orokorra betetzeko.
Beste gauza batzuen artean, EGABk eskatu du aurreproiektuak Aldundiei dagokien eginkizun garrantzitsua zehazteko -eskumen ia esklusiboak dituzte errepide bidezko garraioan; BEGen isurle nagusietako bat-, eta hiritarren konpromiso aktiboari arreta handiagoa eskaintzeko. Halaber, adierazi ere egiten du ekimena enpresek ingurumen arloan dituzten beharrizan eta eskarietatik urruti dagoela, hauek, batez ere, administrazioko izapideak bizkortzera zuzenduta baitaude.
Eragina enpleguan
Aholkularitzako organoak ere beharrezkotzat jotzen du ezaugarri hauetako lege batek enpleguaren gainean eduki dezakeen inpaktuaren erreferentziak sartzea, hala enplegu berdearen sorrerari dagokionez nola klimaren aldaketak eragindako balizko enplegu-galera pairatzeko arriskua duten langileentzako egokitzapen profesionalaren beharrei dagokienez ere, lan-merkatuan berriro sartzeari begira. Zentzu horretan, Batzordeak eskatzen du aurreproiektuak “bidezko trantsizioari” buruzko atal bat sartzeko, nazioarteko sindikalismoaren aldarrikapena, klimaren aldaketak edo ekoizpeneko eredu eta instalazio sostengaezinen beharrezko desagerpenak eragindako enplegu-galerak langileengan eragitea saihesteko.
Garraio eta mugikortasuna
Garraio eta mugikortasunaren arloan, EGABk testua atal hauetan gehiago zehazteko eskatzen du, bai eta mugikortasun iraunkorreko planak egiteko agindua horrela aholkatzen duten lantokietara zabaltzeko ere (dela bere plantilla, jarduera, prozesu edo kokapenagatik), eta aipatutako plan horiek finkatutako elkarrizketa sozialaren esparruan egin eta garatu beharko lituzketela esaten du.
Hondakinen kudeaketa
Azkenik, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak komenigarritzat jotzen du Europako Parlamentuaren eta hondakinei buruzko 2008. urteko azaroaren 19ko Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarau berrian ezarritako hondakinen kudeaketako hierarkiaren orden berriaren erreferentzia jasotzea; eta aldi berean arreta handiagoa gomendatzen du hiriko hondakinen gaikako bilketaren sustapen eta normalizazioan (bereziki materia organikoa), berrerabilera eta birziklapenean aurrera egiteko eta zabortegi edo erraustegietan gordetakoa murrizteko. Halaber, hondakinak sortzen dituen ekoizpen-zikloan hauek berriro erabili edo berriro sartzen laguntzen duten tratamenduko prozesuak irmoki sustatzea aholkatzen du, plastikozko poltsak, ontziak eta enbalajeak murriztuta.
Berotegi Efektuko Gasak Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan berotegi-efektuko gasen (BEG) isurpena guztira -zuzen eta zeharkako isurpena; inportatutako elektrizitatearekin lotutako isurpenak barne hartzen ditu- 2008. urtean CO2 baliokideko 25,3 milioi tonakoa izan da. Kopuru honetan %3ko murrizketa egon da 2007. urteko isurpenen aldean. Murrizketa hau egonda ere, CO2 baliokideko isurpenak 2008. urtean %18 hazi dira 1990. urtekoekin alderatuta.
BEGen isurpen totalei ekarpen handiena egin zien sektorea, %42arekin, energetikoa izan zen; bigarren tokian garraioa dago %23arekin; hirugarrenean, industriala %22arekin; laugarrenean, industriala %22arekin; laugarrenean, lehen sektorea (nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza) %3arekin; bosgarrenean, egoitza eta zerbitzuen sektoreak %5arekin eta, azkenik, hondakinen sektorea %5arekin.
Industriako sektorearen isurpenak %6 hazi dira 2007. urtekoen aldean eta %26 murriztu dira 1990. urtekoekin alderatuta. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar dugu sektore honek energia elektrikoaren kontsumitzaile handiena dela (2008. urtean EAEn kontsumitutako elektrizitatearen %60a). Garraioaren isurpenak 2008. urtean murriztu dira aurreko urtearen aldean; hala ere, %110 handitu dira 1990. urtekoekin alderaturik. Sektore honen isurpenen %95a gutxi gorabehera errepide bidezko garraioarekin lotuta daude.
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz, datu hauek ekoizpen eta kontsumoko paradigman aldaketarako konpromisoa indartzeko beharra agerian uzten dute, karbono txikiko ekonomia batean islatu behar dena. Horregatik, EGABk eskatzen du nahitaezko konpromisoko maila berriak onartzeko berotegi-efektuko gasen isurpen mailetan, Kyotoko Protokolotik areago eta 2009/28/EE Europako Zuzentarauaren ildotik.
|
| EEGABak bere Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu du gaur. - asteartea, 2010.eko azaroak 2EUSKADIKO EGAB-K HOBEKUNTZAK ESKATZEN DITU PRODUKTIBITATEAN, LEHIAKORTASUNEAN ETA BERRIKUNTZAN KRISIALDI EKONOMIKOA GAINDITZEKO
- Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Batzordeak Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean, 2009. urteari dagokiona. Memoria horretan, euskal ekonomiaren jokabidea eta gizartearen egoera aztertzen dira, eta erakunde aholku-emaileko ekonomi eta gizarte eragileen baterako diagnostikoa eskaintzen du.
- 2009. urteko datuek krisialdi sakona dela erakusten dute. Ezaugarri kezkagarriak daude hala nola lanpostuak galtzea, bereziki gazteenen langabeziaren igoera.
- Euskadiko EGABk produktibitatearen eta lehiakortasunaren arloko hobekuntzak eskatzen ditu, eta horretarako, hezkuntza, trebakuntza, ikerketa, berrikuntza eta teknologi transferentzia bultzatu behar dira. I+G-b-ko inbertsio publikoa handitzearen aldeko apustua ere egiten du, baliabideak euskal ekonomian egoera hoberenean dauden arloetan metatuz.
- Memorian, gizarte mailako bestelako gaiak ere aipatzen dira, esaterako: euskal biztanleriaren hazkundea etorkinei esker; zenbait gizarte-talderen zaurgarritasuna edo ingurumenaren arloko lorpenak eta esparru horretan betetzeke dauden erronkak.
[Ikus Prentsa Oharra osoa] |
| EGABk tabakoaren kontsumoa arautzen duen legearen aldaketari buruz aldeko irizpena egin du. - ostirala, 2010.eko urriak 15• Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak erretzen ez duten pertsonen eskubideak babesteko lege-aldaketak positiboki baloratu ditu. • Euskadiko EGABk bere irizpenean zenbait ohar egiten ditu, hala nola borondatez erretzeari utzi nahi dioten langileei laguntzeko planak sustatzea. • Debekuez gain, Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-kontzientziazioaren ekintza eraginkorrak bultzatzea eskatzen du. Izan ere, Erkidegoan ohiz biztanleen laurdenak erretzen du eta emakumezko gazteen artean kontsumoa gehitu da; are gehiago, jada adin bereko gizonezko erretzaileen kopurua gainditzen dute. • Eta, azkenik, bere iritziz lege aitzindaria eta oso zorrotza da, beraz, agindu guztiak eraginkortasunez betetzeari buruz kezka sortzen du.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak zenbait gogoeta egin ditu droga-mendekotasunen arloan prebenitu, lagundu eta gizarteratzeko legearen hirugarren aldaketari dagokion lege-proiektuari buruz. Aipatu legea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak aurkeztu du. Aldaketa tabakoaren kontsumoari buruzkoa da eta berrikuntza nagusiak erretzen ez duten pertsonen eskubideak zaintzeari buruzkoak dira. Gaur egun tabakoaren kontsumoa arautzen duen legeak lantokietan, garraio publikoetan eta kultura- nahiz kirol-zentroetan erretzea debekatzen du, baina ostalaritza-lokaletan eta astialdirako tokietan salbuespenak daude. Dena den, tabakoa kontrolatzeko Munduko Osasun Erakundearen hitzarmen esparruak eta erretzeko ohiturari uzteko politikaren Europako estrategiak kontsumoaren debekua beste eremuetara zabaltzea eskatu dute. Eremu berri horiek erabilera publikoko espazio itxiak eta ibilgailu partikularrak dira, azkenekoetan adin txikikoek bidaiatzen badute. Besteak beste, bi alderdi horiek lege-proiektuak jasotzen ditu. Euskadiko EGABk aldeko irizpena egin du, herritar guztien osasuna babesteko neurrietan aurrera egin nahi baitu. Hala eta guztiz ere, aitzindaria eta zorrotza izateagatik, agindu guztiak eraginkortasunez betetzeari buruz kezkati agertzen da.
Ostalaritzan erantzukizuna zehaztea Batzordeak ostalaritzaren sektorean erantzukizunaren araubideari buruz zehaztasun handiagoa eskatzen du. Ildo horri jarraiki, adibidez, titularraren eta arduradunaren artean bereizketa egiten denean, nork duen ardura egiaz zehazteko zalantzak sortzen dira. Gauza bera gertatzen da pertsona horiek arau-haustea kontrolatzeko orduan duten inplikazioarekin.
Erretzeari uzteko prebentzio-planak eta laguntzak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen beste gogoeta Eusko Jaurlaritzako Droga-mendekotasunen Zuzendaritzari eta Osalani zuzentzen zaie. Euskadiko lan-eremuan droga-mendekotasunen prebentzioari buruzko hitzarmen eta planak egiteko sindikatu- eta enpresa-erakundeekin elkarrizketa bultzatu behar da. Prebentzio-politikaren neurriez gain, EGABk, Prebentzio Zerbitzuetako osasun-zerbitzuekin lankidetzan, borondatez erretzeari utzi nahi dioten langileei laguntzeko planak sustatzea eskatzen du.
Biztanleen %25 erretzailea da “2007ko Euskadiko Osasunari buruzko Galdeketaren” –azkeneko eskuragarria- datuen arabera, Euskadiko biztanleen %25ek ohiz erretzen du: gizonezkoen %29,1ek eta emakumezkoen %21,1ek. Aurreko galdeketaren (2002. urtekoa) datuekin erkatuz, erretzaileen kopuru guztia ehuneko puntu batean baino gehiagotan jaitsi arren, azpimarratzekoa da jaitsierak bakarrik gizonezkoen kontsumoa murrizteari erantzuten diola, emakumezkoen artean maila berdina mantentzen baita. EGABrentzat bereziki kezkagarria da emakumezko gazteenen artean -16 eta 24 urte- erretzeko ohitura adin bereko gizonezkoen ohitura baino handiagoa izatea; %25,5, %22,9ren aldean. Estatistikan aldagai sozio-ekonomikoa sartuz gero, tabakismoak gorantz egiten du maila txikiagoa den heinean; patroi hori gizonezkoen artean emakumezkoen artean baino gehiago zabaltzen da. Datu horien haritik, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz ekintza eraginkorrak aplikatu behar dira, ez bakarrik debekatzeko, baita gizarteari kontzientziatu eta sentsibilizatzeko ere. Ekintza horiekin heriotza-tasak, gaixotasun-tasak eta ezintasun-tasak sortutako arazoa gelditu behar da.
|
| EEGABk hezkuntza-sistemak EAEko jarduera sozioekonomikoaren beharrizanetara egin beharreko.... - asteazkena, 2010.eko urriak 13EUSKAL EGABk HEZKUNTZA-SISTEMAK EAEKO JARDUERA SOZIOEKONOMIKOAREN BEHARRIZANETARA EGIN BEHARREKO DOIKUNTZA AZTERTUKO DU
• Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Batzordeak antolatutako konferentzian, Galesko (Cardiff) Unibertsitatearen Eskualdeetako Garapen Ekonomikoari buruzko Ikerketaren Philip Cooke katedradunak adierazi duenez gero, Europako eskualdeetako ekonomikoen etorkizunak "garapen adimentsua, eraginkorra, berdea eta sormenezkoa eskuratuko du". • Testuinguru horretan, eskualdeek diziplina arteko prestakuntzen oinarria eskatuko dute, sormena eta zeharkotasuna, betiere esangura zabalean, funtsezko osagai gisa hartuta.
Galesko (Cardiff) Unibertsitatearen Eskualdeetako Garapen Ekonomikoari buruzko Ikerketaren Philip Cooke katedradunak, gaur goizean, Bilbon, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Batzordeak antolatutako konferentzia eskaini du. “Euskal Herriko eskualdeen berrikuntza eta prestakuntza-beharrizanak” izenburupean, adituak, herrialde ezberdinetako esperientzia zehatzak aztertuta, sormena eta sektoreen arteko nahiz diziplinen (zientifikoak, teknologikoak, artistikoak, humanistikoak…) arteko ezagutza-fluxuak osagai giltzarriak direla azaldu du, garapen ekonomiko iraunkorra erdietsi ahal izateko. Cooke jaunaren iritziz, “Euskal Herriko ekonomiak eman duen bira nabarmena izan da, baina orain beharrezkoa da trantsizio handia gertatzea, zerbitzu sormenezkoagoak eta sistema ekonomiko espezializatuagoak eskuratzeko”. Era berean, katedradun jaunak baieztatutakoaren ariora, eskualdeen etorkizunak, Euskadi barnean hartuta, “garapen adimentsua, eraginkorra, berdea eta sormenezkoa eskuratu eta zeharkotasuna abian jarriko du". Bere esku-hartzean, Italian, Erresuma Batuan edo Suedian garatutako ildo bereko esperientzia ezberdinak xehatu ditu.
EGABk hezkuntza-sistemaren egokitzapenari buruz egin beharreko hurrengo azterketa Galesko adituaren konferentzia, berrikuntzaren eskualde-sistemei buruzko teorien aitatzat jo dena, Euskal EGABk hezkuntza-sistemak EAEren jarduera sozioekonomikoaren beharrizanetara egin beharreko egokitzapenari buruz antolatutako azterlanaren esparruan garatu da. Lanaren xedea prestakuntzari buruzko eskaintzaren eta eskariaren arteko gaur egungo doikuntza maila aztertzea da, lan-merkatuak gauzatzen duena, bereziki, epe laburrean, ertainean eta luzean beharrezkoak izango diren zereginei eta prestakuntzei begira gauzatu beharreko zaintza barnean hartuta. Agirian halaber hobekuntzarako zenbait iradokizun jasoko dira, aipatutako doikuntzan jasotako tresna, prozesu eta prozedura giltzarriak kontuan hartuta.
Philip Cooke jaunari buruz Gainera, Galesko (Cardiff) Unibertsitatearen Eskualdeen Garapen Ekonomikoari buruzko Ikerketaren Philip Cooke Katedraduna unibertsitate bereko Azterketa Aurreratuen Zentroko zuzendari-sortzailea da, bai eta CESAGen ikertzaile nagusia ere, gizarte-ikertzaileek eta zientzia natural eta medikoetako ikertzaileek genomikaren garapenean batera lan egiteko diziplina anitzeko zentroa, hain zuzen. Gai ezberdinak jorratu ditu, nazioarte mailan ondore nabaria eraginda, hala nola: berrikuntzaren eskualde-sistemak; ezagutzaren ekonomia; ikaskuntza, klusterrak eta sareak; eta bioteknologiari buruzko berrikuntzaren ekonomia. Cooke jaunak Erresuma Batuaren Gobernuari berrikuntzarekin zerikusia duten gaiei buruzko aholkularitza eskaintzen dio, bai eta nazioarteko bestelako erakundeei ere, ELGAri, Munduko Bankuari eta UNIDOri ere berrikuntzaren eskualde-sistemari buruz.
|
| EGABak 9/10 Irizpena eta 10/10 irizpena onartzen ditu. - asteazkena, 2010.eko irailak 1Euskadiko EGABak honako irizpenak onartu ditu: 9/10 Irizpena, gizarte larrialdiko laguntzak araupetzen dituen dekretu-proiektuari buruzkoa eta 10/10 Irizpena, inklusio aktiboko hitzarmenen Dekretu-proeiktuari buruzkoa.
[Ikus 9/10 Irizpena] [Ikus 10/10 Irizpena] |
| Euskadiko EGAB-ek aldeko irizpena eman du lehiaren euskal agintaritza sortzeko. - osteguna, 2010.eko uztailak 22
Eusko Jaurlaritzaren Lege Aurreproiektuak Lehiaren Euskal Agintaritza sortzea aurreikusten du, eta hura izango da askatasunez gaiarekin zerikusia duten funtzio guztiak garatuko dituen organo bakarra. Erakunde horrek Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia eta Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua ordezkatuko ditu. EGABek uste du proposatu den erreforma bat datorrela nazioartean gehien zabaldutako antolamendu ereduarekin.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak aldeko irizpena eman du Lehiaren Euskal Agintaritzaren Lege Aurreproiektuari buruz, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuna Sailak landutakoa. Aurreproiektuaren zergatia lehiaren alorrean antolatutako egitura bat Euskadin finkatzeko beharrari erantzutea da, nazioartean gehien zabaldutako ereduaren ildo beretik eginez. Eredu hori hartu dute jada Estatuan eta gai honetan eskumenak dituzten beste autonomia erkidego batzuetan.
Zentzu horretan, Lege Aurreproiektuak organo bakarra sortzeko aukera aurreikusten du: Lehiaren Euskal Agintaritza; hari egokituko zaio, askatasunez, gaiarekin zerikusia duten funtzio guztiak betetzea. Gauzak horrela, erakunde honek lehia askeko eta gardentasuneko baldintza guztiak sustatu, bermatu eta hobetu beharko ditu merkatuan.
Behin legea indarrean jartzen denean, Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegia eta Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua iraungita geratuko dira. Haien eskumenak Lehiaren Euskal Auzitegiak eta Ikerketa Zuzendaritzak betetzera igaroko dira; bi erakunde horiek Lehiaren Euskal Agintaritza berriaren mendekoak dira.
Hobetu daitezkeen alderdiak
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak balorazio positiboa egiten du gobernuaren ekimenaren gainean, izan ere, “baterakuntzako antolamendu egitura bat sortzea dakar, lehia sustatu eta defendatzeko funtzioak garatu ahal izateko erakunde esparru irmoarekin”. Aitzitik, eta bertan egiten diren irizpenen ildo beretik, EGABek hainbat ohar eta gomendio sartu nahi ditu.
Besteak beste, zera aipatzen da: zenbait artikuluren irakurketatik zalantzan jartzera ere iritsi gaitezkeenez zerbitzu publikoak hornitu edo finkatzea beharrezkoa den, komenigarria litzateke legeak Ongizate Gizarte batean zerbitzu publikoen beharrari aipamen egitea hitzaurrean edo zioen azalpenean. Horrek, aldi berean, lagundu egingo luke saihesten Lehiaren Euskal Agintaritza presio organo gisa interpretatzen horrelako zerbitzuak liberalizatzeko.
Halaber, eskatu egiten da legeak berak berma dezala baliabide materialak eta giza baliabideak egongo direla aurreikusitako organo eta zerbitzuentzat.
Berariazko oharren kapituluan, EGABek idazketa ñabartuagoa proposatzen du zenbait idatz-zatitan.
Halaber, Lehiaren Euskal Agintaritzaren eskumenen esparruan, EGABek uste du beharrezkoa dela argi eta garbi arautzea isunak ordaintzetik libratzeko gaitasuna edo haien zenbatekoak murriztekoa. Horrela, ez dira erabaki arbitrarioak jazoko. Eta Agintaritzaren irizpenei dagokienez, komenigarritzat jotzen da haien izaera zehaztea (loteslea zein ez) eta baita haien irizpidea ere. Horrela, gomendatu egiten da glosario gisa eredu zerrenda bat sartzea (jarrera gailentzailearen abusua, leialtasunik gabeko egintzak, debekatutako akordioak...).
|
| Lehendakariaren eta Euskadiko EGAB-eko buruaren arteko erakunde-bilera - asteartea, 2010.eko uztailak 20Patxi López lehendakaria Juan María Otaegui Euskadiko EGABeko buruarekin bildu da gaur goizean, Bilbon. Otaegui kontsulta-organismoko buru bihurtu zen duela hilabete eta erdi, eta ordutik egindako lehenengo bilera ofiziala izan da. Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua ere bertaratu da.
Hizketaldian, EGABek Eusko Jaurlaritzako kontsulta-organismo gisa duen garrantzia landu dute. Gainera, Sail desberdinek egiten dituzten lege-proiektuak eta dekretuak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean kontsultatzea beharrezkoa dela adierazi dute.
Jorratu duten beste gaietako bat EGABen erreforma-prozesua izan da. Gobernuak araudia aldatzeko proposamena aurkeztu nahi dio Eusko Legebiltzarrari datorren urtean zehar. Erreforma horren bidez, EGABen funtzionamendu-mekanismoak egokitzea izango da helburua, oinarrizko kontsulta-organo gisa duen funtzioa indartzeko eta bere eraginkortasuna hobetzeko. |
| EEGABak ikerlan bat egin du Euskadiko 2020rako aurreikuspen demografikoari buruz... - asteartea, 2011.eko apirilak 12EGAB-k Estrategia integrala proposatu du EAE-ko biztanleak zahartzearen ondorioz izango diren eragin negatiboak saihesteko.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ikerlan bat egin du, Euskadiko 2020rako aurreikuspen demografikoak eta haien eragin ekonomiko eta sozialak aztertzeko eta sor litezkeen eragin negatiboak saiheste aldera jarraitu beharreko urratsak zehazteko.
Aurreikuspenek adierazten dute 16 urtetik 64 urtera bitarteko taldean jaitsiera nabaria izango dela (-%4) eta 64 urtetik gorakoa nabarmen igoko dela (%22,7). Joera hori 27en Europar Batasuna osatzen duten herrialde guztietan ikusten da, baina Euskadin joera are zorrotzagoa da.
EGABk epe luzerako estrategia integral bat martxan jartzea gomendatzen du, betiere aurreikuspen demografikoek lan merkatuan, pentsioen sisteman, osasunean eta osasun sisteman, menpetasunean, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntza sisteman izango dituzten eraginei aurre egin ahal izateko.
[Ikus Prentsa Ohar osoa] |
| Euskadiko EGABek Euskadiko Bidaia-Agentzien jarduera arautzen duen Dekretuaren aldeko Irizpena eman - ostirala, 2010.eko uztailak 2
- Eusko Jaurlaritzak sektore horren jarduera arauz garatzen duen lehenengo aldia da.EGABek ikuskapenak berregin daitezen eta arau-hausteak tipifika daitezen gomendatu du, sistemak behar bezala funtziona dezan.
- Balorazioa aldekoa izan arren, batzordeak adierazi du araudi berriaren bidez sartutako izapideen sinplifikazioak ez duela trafiko ekonomikoaren segurtasuna, lehiakortasun leiala eta erabiltzaileen eskubideen babesa kaltetu behar.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak bidaia-agentziak arautzeko dekretuaren proiektuari buruzko aldezko irizpena eman du eta hori Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurkeztu du. Bidaia-agentzien jarduerari buruz Eusko Jaurlaritzak egindako arauzko lehenengo garapena da. Izan ere, orain arte, agentziok berriki indargabetu den estatuko araudia zuten oinarri.
Euskadiko EGABek egiaztatu du, hutsune juridikoa betetzeko beharraz gain, dekretuaren proiektuan adierazi ez den interesa dagoela, hain zuzen, bidaia-agentzien araudia zerbitzuen Europako zuzentarauko postulatuetara egokitzeagatik, nahitaezkoa den moduan; interes hori, guztiz eraginkorra izan dadin, gaiari buruzko beste legezko edo araudizko tresna batzuekin batera agertu beharko da.
Testuinguru horretan, Euskadiko EGABek nabarmendu duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak bideratutako proiektuak bidaia-agentzia baten jarduera abian jartzeko eta garatzeko beharrezkoak diren izapideak sinplifikatzen ditu hainbat alorretan, "zerbitzuak hobetzeko eta lehiakortasun eta eraginkortasun handiagoak sustatzeko neurriak". Hala ere, EGABek ohartarazi duenez, neurri horiek abian jartzeko “ezin da trafiko ekonomikoaren segurtasunaren, lehiakortasun leialaren eta erabiltzaile edo kontsumitzaileen eskubideen babesaren kalterako egin". Eta atal honetan, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak adierazi du, handiagoa izan arren, zuzendaritzak erabiltzaileei eskaintzen dien informazioa oraindik ere eskasa dela.
Hori dela eta, bere irizpenean, EGABek ikuskapenak indar daitezen eskatu du, baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzeko, modu sakon eta azkarrean, eta gainera, bide elektronikoak bakarrik erabiltzen dituzten bidaia-agentziak kontrola daitezen eskatzen du, erantzukizunezko aitorpenaren datuak egiaztatzeari, salaketen jarraipenari eta intrusismo egoerei dagokienez. Azkenik, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak gomendatu du araudi berrian erregimen berriari dagozkion arau-hausteen tipifikazioa gaineratu dadila, sistema era egokian funtziona dezan. |
| EGABEK Gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko lege aldatzea begi onez ikusten du - ostirala, 2010.eko uztailak 2
-
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak uste du aldaketak gizarteratzeko hasierako puntu gisa enplegua finkatzen duen estrategia integrala osatzen duela, Begi onez ikusten duen arren, Batzordeak uste du proposatutako neurriak modu eraginkorrean aplikatzeko “gaur egun definitu gabe dauden” tresna batzuk behar direla.
-
EGABek positibotzat jotzen du arauak Lanbideri EAEn garatzen diren enplegu politiken kudeaketan paper nagusia ematea, nahiz eta gogorarazi nahi duen oraindik ez direla lekualdatu.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea aldatzen duen aurreproiektuaren aldeko irizmena eman du. Aldaketa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak prestatu du eta gizarteratze aktiborako estrategia integralarekin modu estuan lotuta dago, lan munduan modu eraginkorrean txertatzeko neurriekin batera. Ikuspegi horrekin, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari erantzukizun nagusia eman dio Diru-sarreren Berme-errenta eta Etxebizitzako Prestazio Osagarria izapidetzeko eta horien jarraipena eta ebaluazioa egin ditzan.
EGABek positibotzat jotzen du Lanbideren rol berria, Euskal Enplegu Zerbitzuak aipatutako prestazioen kudeaketan duen lana argitzen duelako. Horrez gain, egokia iruditzen zaio kudeaketa-lanak, diagnosiak eta ebaluazioak erakunde bakar batean biltzea; izan ere, modu horretan herritar guztientzat irizpide homogeneoak finkatuko dira, zein lurraldetan dauden erroldatuta aintzat hartu gabe.
Lanbideren konfigurazio berriak, beste lan batzuen artean, eskubide prestazio ekonomikoak kudeatuko dituen zerbitzu integratua planteatzen du. EGABek uste du aldaketa honek “gaur egungo gizarte zerbitzuen lana arinduko duela, haiei ez dagozkien administrazio kudeaketa lanetan denbora asko ematen dutelako, eta diseinu berri honekin Lanbidek izango du lan horien ardura": Batzordearen iritziz, prestazioen kudeaketa birformulatu egin behar da, zerbitzu integratua martxan jarri aurretik.
Egindako diagnosian, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak adierazi zuen aurreikusitako aldaketa martxan jartzeko “gaur egun erabat definitu gabe dauden tresnak” garatzea beharrezkoa dela.
Gizarteratze aktiborako akordioak
EGABek modu berezian baloratzen du araudia aldatzeari esker enplegua gizarteratzea lortzeko puntu nagusi gisa kokatzea, baina hala ere, aldaketa horretan jasotako baldintzetan Gizarteratze aktiborako akordioen eraginkortasunaz zalantza egiten du. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aburuz, “zaila izango da Lanbidek eta pertsona interesatuak adostu beharreko edukiak dituzten hitzarmenak eraginkorrak izatea”. EGABen hitzetan, helburu pertsonalizatu horrek bi aldeei konpromisoak eragiten dizkie, eta horietatik betebeharrak eratortzen dira; arazoa zera da, hitzarmenean jasotako konpromisoak beteko dituzten zerbitzu irisgarri eta egokituen eskaintza bermatzea, “denbora eta langile asko beharko dituztelako, gainera”. Horregatik, Batzordeak atal hori legearen “erronka handietako bat” bezala definitu du; izan ere, gaur egun Lanbidek ez du egin beharreko lan berriei dagokien baliabide tekniko, giza baliabide eta egitura nahikorik.
Horrez gain, EGABek azpimarratu du aldaketaren proposamenarekin ebazten ez diren beste auzi batzuk ere badirela, esaterako Lanbideren bulegorik ez duten udalerriek zerbitzuetara nola iritsiko diren zehaztea, edo gai horretan erakunde pribatuek izango duten papera definitzea.
Transferitzeke dagoen arloa
Azkenik, EGABek gogorarazi nahi du enpleguaren politika aktiboak ez direla oraindik Eusko Jaurlaritzara transferitu, eta aldatutako legeak diseinatu duen agertokia transferentzien ondoren baino ezingo dela aplikatu: “Gaur egun Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatzen dituen baliabide ekonomiak, teknikoak, egiturazkoak eta giza baliabideak ez baldin baditugu, zaila izango da eredua aplikatzea", azaldu du EGABek. |
| EGAB-ek Euskadin haur eta nerabeen arrisku-egoerak baloratzeko tresna onesten --- BALORA - ostirala, 2011.eko martxoak 18EGAB-ek Euskadin haur eta nerabeen arrisku-egoerak baloratzeko tresna onesten duen dekretu-proiektuaren aldeko irizpena eman du.
BALORA izeneko tresna berriari esker, haur eta nerabeen arreta eta babeserako lurralde eta udaleko gizarte zerbitzuetako arrisku-egoeren larritasuna baloratu ahal izango da. Tresna hau onesten duen proiektua Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak egin du. Arrisku eta babesgabetasuneko egoeren larritasunaren balorazioa oinarrizkoa da babesteko jarduketa egoki erabiltzeko. Gainera, eremu horretan diharduten administrazioen arteko koordinazio ona behar da.
[Ikus Prentsa Oharra osoa] |
| EGABren funtzionamendua arautuko duen Lege berriaren zirriborroa aurkeztu du Gemma Zabaletak EGABn - asteazkena, 2011.eko martxoak 16EGABen jarduera arautuko duen lege-proiektuaren zirriborroan aurreikusten denez, bozketak banaka eta gehiengoz izango dira, eta horrela gaur arte zegoen beto-eskubidea amaitu egingo da.
Zirriborroan, horrez gain, Hirugarren Sektoreari sarbidea ematen zaio Batzordean; lan-batzordeetan kanpoko adituak sartzeko aukera irekitzen da, eta EGABaren eskumenak eta Lan Harremanen Kontseiluarenak argitu egiten dira.
[Ikus Prentsa Oharra osoa] |
| Gaurko Philip Cooke Irakaslearen Hitzaldia bertan behera geratu da. - osteguna, 2010.eko ekainak 10Philip Cooke Irakaslearen gaurko Hitzaldia bertan behera geratu da.
|
| EGAB-k Irizpena eman du BGAE araupetzen duen Legearen Aurreproeiktuaren alde - asteazkena, 2011.eko urtarrilak 26Araudiaren helburua da gizarte aurreikuspena orokortzea Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarren artean, sistema kolektiboak eta enplegukoak, bereziki, sustatuz. Sailburuaren iritziz, aurreproiektuak BGAE araupetzen duen araudia argitu eta eguneratu behar du, Estatu eta Europako arauekin sintonian jartzeko. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea borondatezko gizarte aurreikuspenaren kontzientziatzea hedatzera zuzendutako sustatu eta bultzatzeko neurriak hartzearen alde agertzen da
(Ikus Irizpena "Irizpenak" azalean) |
| EGAB-k aldeko Irizpena egin du Omnibus Legearen aureproiektuari buruz. - ostirala, 2010.eko abenduak 17Lege honek euskal antolamendu juridikoa erkidegoko zuzenbideak zerbitzuaren jardueraren sarbide eta ariketa erregulatzearen arloan xedatutakoaren ildoan jartzen du. Helburua da Europako Batasuneko edozein herritan zerbitzuen jarduera garatzeko eskakizunak eta izapideak sinplifikatzea. Arau berri hau indarrean sartzeak hamarka legetan aldaketak sartzea dakar. Euskadiko EGABk gogorazten du araubide berriak ez duela galerarik ekarri behar trafiko ekonomikoaren segurtasun, lehia leial eta pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen babeserako.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak aldeko irizpena egin du hainbat lege 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko asmoz aldatzeko Lege Aurreproiektuari buruz. Berau Omnibus Lege Aurreproiektu gisa ezaguna da eta Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza Sailak igorri du. EGABk uste du aurreproiektua egoki eta beharrezkoa dela, izan ere, berau izapidetuz Europako Batasunaren esparruan hartutako konpromisoetatik etorritako obligazioa betetzen da. Lege honek euskal antolamendu juridikoa erkidegoko zuzenbideak zerbitzuen jardueraren sarbide eta ariketa erregulatzearen arloan xedatutakoaren ildoan jartzen du. Omnibus Legearen helburua da Europako Batasunean zerbitzuen benetako merkatu bakarra lortzea, baita erkidegoko lurralde osoan zerbitzuak ezarri eta eskaintzeko funtsezko askatasunak gauzatzea ere. Zuzentarauak EBko Estatu kideak behartzen ditu justifikaziorik gabeko oztopoak, diskriminatzaileak edo neurriz kanpokoak ezabatzera zerbitzuen jardueraren sarbide eta ariketan; araupetzen duten prozedura juridikoak eta administraziokoak sinplifikatzera; informazio eta administrazioko izapideak egiteko leihatila bakarrak sortzera; eta administrazioen arteko lankidetzara kontrolen bikoizketa saihesteko eta enpresek pairatzen duten administrazioko karga murrizteko. Arau berri hau indarrean sartzeak hamarka legetan aldaketak sartzea dakar: Jokoa, Museoak, Industria, Turismo Antolaketa, Ardogintza Antolaketa, Ingurumenaren Babesa, Lanbide Tituludunak eta Elkargo eta Kontseilu Profesionalenak, Fundazioak, Gizarte Zerbitzuak, Familia Bitartekotza eta Lurzoru eta Hirigintza.
Eskakizunak sinplifikatzea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ikusi du legearen aurreproiektuak zerbitzuen sarbide eta ariketarako eskakizunak eta izapideak sinplifikatzea ahalbidetuko duela eta aurretiko baimenen eskaera kentzea ahalbidetuko duela. Errekerimendu hau deklarazio arduratsu edo komunikazioaren figura berriez ordezkatzeak ez du, EGABk ohartarazten du, trafiko ekonomikoaren segurtasun, lehia leial eta pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen babesaren galerarik ekarri behar.
Berme handiagoak Irizpenak gogorarazten du aurretiko baimenek prozedura zail, luze eta garestiagoa egituratzen dutela jarduera bateko sarbidean baina, aldi berean, jarduera egiteko legez ezarritako eskakizunen kontrol-iragazkia direla. Horregatik, hain zuzen ere, Batzordeak uste du ex-ante kontrolak -jarduera hasi baino lehenagokoak- kentzeak aurretik emandako bermeak berrezartzen dituzten konpentsazioko mekanismoak egituratzea eskatzen duela. Horrela, eskatzen du jarduera hasi ondoren egiaztatu eta kontrolatzeko lanak indartzeko eta zehatzeko eta disuasioko neurriak ezartzeko araubide berriaren arauak urratzen dituztenentzat. Bere azterketan, Euskadiko EGABk gomendatzen du beharrezko giza baliabide, baliabide tekniko eta antolaketakoak egituratzea erkidegoko arauak eraginkortasunez aplikatzeko. Zentzu horretan, Batzordeak eskatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan 2006/123/EE Zuzentarauak leihatila bakarra, Europako Batasuneko edozein herritan zerbitzuen jarduera egiteko administrazioko izapide guztiak -europarrak, estatukoak, autonomikoak eta tokikoak- aritzeko baliagarri dena, ezartzeari buruz emandako aginduak nola gauzatuko diren hobeto zehazteko.
|
| EGAB-k aldeko Irizpena eman du Familien Euskal Behatokia sortu eta erregulatzeko. - osteguna, 2010.eko ekainak 3
-
Behatokiaren xede nagusia EAEko familien errealitatea, egoera eta problematika, Familiak Laguntzeko Legea aplikatuz garatutako politiken inpaktua eta inguruko herrietan familiak babestu eta laguntzeko dauden sistemak etengabe aztertzea da.
-
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz, araudiak familiako eredu berri baten kontsolidazioa sustatu eta bultzatzea ahalbidetuko du. Eta honetan eskakizun lagaezintzat hartzen dira bere kide guztien arteko begirunea eta autonomia eta bikoteko bi kideen berdintasuna, pertsonal eta profesionalki garatzeko aukera berberak dituztenak.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak aldeko irizpena eman du Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak prestatutako Familien Euskal Behatokia sortu eta erregulatzeko Dekretu Proiektuaren gainean. Familiaren Euskadiko Behatokiaren xede nagusia EAEko familien errealitatea, egoera eta problematika, Familiak Laguntzeko Legea aplikatuz garatutako politiken inpaktua eta inguruko herrietan familiak babestu eta laguntzeko dauden sistemak etengabe aztertzea da.
Euskadiko EGABk bereziki baloratu du araudi berriak eredu familiar berri baten kontsolidazioa sustatu eta ahalbidetzea ahalbidetuko duela. Honetaneskakizun lagaezintzat hartzen dira bere kide guztien arteko begirunea eta autonomia eta bikoteko bi kideen berdintasuna, pertsonal eta profesionalki garatzeko aukera berberak dituztenak. Hala eta guztiz ere, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak emandako irizpenak ohartarazten du aldaketak egitea beharrezkoa dela, hasteko etxeko zereginen berdintasunezko banaketarekin. Horretarako, funtsezkoa da “familiako erakundean eragiten duten eraldaketen ezagutzan sakontzea” era, testuinguru honetan –EGABren iritziz- “Familien Behatokia funtsezko pieza da”.
“Berau abiarazteak EAEko familien errealitatea, egoera eta arazoak, garatutako politiken inpaktua eta beste herrietan familiak babestu eta laguntzeko dauden sistemak etengabe aztertzeko tresna emango digu, gure Erkidegoan erakunde hau babesten laguntzeko xedez”, azaltzen du Irizpenak.
Azterketa eta ikerketa
Zentzu honetan, Familien Euskal Behatokiak azterketa eta ikerketarako ildoa bultzatu eta sustatuko du familien errealitate aldakorraren eta familiek bere egiten dituzten eginkizun anitzen ezagutza bermatu ahal izateko, zaurkortasun bereziko egoeretan dauden familiei dedikazio berezia eskainita. Erakundeak etxeko indarkeriako egoeren errealitatea eta bere bilakaera ezagutzea ahalbidetuko du; baita autonomian, estatuan, Europan eta nazioartean arlo honetako literatura zientifikoa biltzen duen dokumentu-funtsa eratu eta etengabe eguneratzea ere, eta araudien dokumentu-funtsa ere bai. Gainera, Familien Euskal Behatokiak herri administrazioei ere aholkua eta informazioa emango dizkie.
|
| Inmaculada Gallastegui, E. EGABren Memoria Sozioekonomikoaren koordinatzaile berria - osteguna, 2010.eko abenduak 23Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak goizeon egin duen batzarrean Inmaculada Gallastegi andrea izendatu du aholkularitza-organo honen Memoria Sozioekonomikoa lantzen ari den Batzordearen buru.
EEGABren Memorian euskal ekonomiaren eta gizartearen egoeraren jokaera aztertzen du eta aholkularitza-organoa osatzen duten eragile ekonomiko eta sozial guztiak elkarbatzen dituen diagnostikoa eskaintzen du. Horrenbestez, hainbat eragilek batera landu duten hausnarketa-lan adostua da, ongi kontrastaturik dauden datuak oinarri hartzen dituena.
Inmaculada Gallastegi Zulaika EEGABren kontseilaria da adituen taldean 2010eko apiriletik aurrera. Ekonometria arloko katedraduna da EHUn. Ekonomia Zientzietako Fakultatearen dekanoa izan zen lau urtean, bai eta Euskadiko Kutxaren Azterlan Zerbitzuaren arduraduna ere.
“EEGABren Memoria Sozioekonomikoa lan ikaragarria da, informazio erabat esanguratsua biltzen duena –adierazi du Gallastegik izendapena jaso ostean–, eta ataza ederra izango da hura dinamizatzen eta koordinatzen lagundu ahal izatea”. |
| Carlos Aguirre, Osoko Bilkuraren aurrean agertzen da eta zazpigarren Tribunaren protagonista. - astelehena, 2010.eko apirilak 26Ekonomia eta Ogasun sailburu Carlos Aguirre iragan apirilaren 21ean agertu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen aurrean, ezohiko bilkuran Bilboko Euskalduna Jauregian bilduta. Topaketa honetan, sailburuak aholkularitzako organoaren aurrean lehendabizikoz aurkeztu zuen EAEko egoera ekonomikoaren eta Exekutiboaren politika ekonomikoaren bere analisia. Ondoren, sailburua “Tribunaren” zazpigarren edizioaren protagonista izan zen “Euskal ekonomia, analisia eta ikuspuntuak” izenburuko txostenaren bidez.
Bere mintzaldian, Carlos Aguirrek Eustatek argitaratutako azkeneko datuak baloratu zituen. Datu hauek adierazten dute Euskadik 2010. urteko lehenengo hiru hilekoa bukatu duela 942.600 okupaturekin. Hortaz, 8.600 enplegu garbi galdu dira aurreko hiru hilekoaren aldean. Zentzu horretan, sailburuak adierazi du datu hauek Euskal Autonomia Erkidegoa alertako egoera batean jartzen dutela, izan ere, adierazi zuzenaren arabera, “krisi-egoera ez dugu gaindituko enplegu-sorrera lagundu arte”. Sailburuaren aurreikuspenek adierazten dute langabezia-tasaren hazkundea gertatuko dela aurten %10etik gertuko zifretara iritsi arte, eta heldu den urtean, aldiz, zifra hau hamarren bat murriztuko da %9,4an kokatu arte.
EGABko lehendakari José Luis Ruiz jaunak, berriz, adierazi du “krisialdiaren aurreko mailen parekagarri, gutxienez, diren mailetara itzultzen ez garen bitartean ezin dela hitz egin krisialdia gainditu izanaz”. |
| Osoko Bilkurak EGABko Batzordeburu berri aukeratu du Juan María Otaegui - asteartea, 2010.eko apirilak 13
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkura berria bihar eratuta geldituko da 24 batzordekide berriek eta Adituen taldeko zortzi kideek bere karguaz jabe egitean. Izapidearen ostean, osoko bilkurak Juan Maria Otaegui batzordeburu berri proposatu eta izendatuko du eta Francisco José Huidobro EGAB-ko idazkari nagusi izendatuko du.
Jarraian, Osoko Bilkurak Batzorde Iraunkorreko kideak eta gainerako lan-batzordeetako kideak –titularrak eta ordezkoak- izendatuko ditu.
Agintaldi honen lehendakaritza, txandaren arabera, Hirugarren taldeari dagokio. Talde hau kooperatibek, aurrezki kutxek, merkataritza ganberek, kontsumitzaileen elkarteek, EHUk, nekazaritza eta arrantzako erakundeek eta Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak osatuta dago.
Mondragón Taldearekin lotuta
Bere ibilbide profesionalean zehar, Juan María Otaeguik (Bergara, 1944) erantzukizuneko hainbat kargu bete ditu Fagor Taldean. Bertan batza artezkariko buru izan zen eta Batzorde Nagusiko lehendakariordea izan zen. 1989. urtetik 2009. urtera bitartean Euskadiko Kutxaren eta Mondragon Korporazioko Kongresuaren buru izan zen. Otaegui, ezkondua eta hiru seme-alaben aita, Enpresa Zientzien lizentziaduna da Donostiako Enpresa Teknikako Goi Mailako Eskolan.
Francisco José Huidobro, berriz, 49 urteko bilbotarra, Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta ogibide honetan aritzen da Araban. Carpintería Llodiana S. A. (Araba) enpresako administratzaile bakarra da eta SEA Arabako patronaleko zurgintzako sektorearen presidentea. Huidobro Confemadera –zurgintzaren patronal nazionala- eta Cei-Bois –zurgintzaren Europako patronala- elkarteen Batza eta batzorde exekutiboetako kidea ere bada. 2006. urtetik, Arabako Merkataritza ganberaren Lehenengo Lehendakariordea da. |
| Europako EGAB-k eta Latinoamerikako erakunde sozialek berrikuntza eta teknologien... - asteazkena, 2010.eko martxoak 24
Europako EGAB-k eta Latinoamerikako erakunde sozialek berrikuntza eta teknologien dimentsio soziala aztertzen dute.
* Tokiko eremuko sektore ez tradizionalen gaitasun berritzailearen ezagutza eta egitura soziala sortzeko berrikuntzaren gaitasuna aldarrikatzen dituzte.
* Giza kapitalaren garrantzia eta gizarte zibilaren erakundeek berrikuntzako prozesuak sustatu eta garatzeko duten inplikazioa nabarmentzen dituzte.
Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EEGAB) jardunaldi batzuk egi behar ditu Euskadiko EGABn, Latinoamerika osoko gizarte zibilaren ordezkariekin batera, EB-Latinoamerikako Gizarte Zibil Antolatuaren Seigarren Topaketa prestatzeko. Lehenengo jardunaldia deklarazioko proposamena egitera zuzenduta egongo da eta bigarrenean, berriz, eta bertan Euskadiko EGABko kideek parte hartuko dute, eztabaida irekia egingo da EB-Latinoamerikako harremanei buruz. Amaierako ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzako Zuzendari Marta Ares Godoy andreak eta gizarte zibilarekiko harremanetarako Europako Batasunaren Espainiako Lehendakaritzaren enbaxadore Carlos Carnero jaunak parte hartuko dute.
Bi jardunaldi hauetan zehar Euskadiko EGAbren bileran parte hartzen dutenek, bi kontinenteetakoek, gomendioak egingo dituzte Latinoamerikarako garrantzi handikoak diren gainen gainean, hala nola kohesio soziala, eskualdeko integrazioan sakontzea, lan duina, migrazioak edo garapen iraunkorra.
Elkarrizketa politiko gehiago
Horrela, gizarte zibilak bere ordezkariei eskatuko die jauzi kualitatiboa egiteko EB eta Latinoamerikaren arteko Bi eskualdeko Elkarte estrategikoan, alde askotako mailan erregulazio handiagoa behar duten gaietan elkarrizketa politikoa sendotuta, hala nola ingurumena, energia, munduko gobernantza, migrazioak edo bakea eta segurtasuna. Halaber, eskatu ere egingo du gizarte zibilaren parte-hartzea harremanaren elementu estrategikoa izan dadila harremanak ezagunagoak eta gardenagoak egiteko, bi eskualdetako politiketan inplikazioko sentimendua laguntzeko eta aplikatzen diren neurrien eraginkortasuna handitzeko.
Era berean, erreklamazioen artean EB-Latinoamerika eta Karibeko Estatu eta Gobernuko Buruen hurrengo Gailurrak, berrikuntza eta teknologien gaietan oinarritutako lan-agenda izango duenak, berrikuntzaren dimentsio soziala kontuan hartzea ageri da. Azkenik, gizarte zibilak eskatuko du gaur egun EBk Erdialdeko Amerika, Andeetako Komunitate eta Mercosurrekin negoziatzen ari den akordioetan gizarte, lan eta ingurumeneko gaiak ere kontuan hartzeko, aipatutako akordio horiek aldaketa libreko baldintzak bakarrik hitzartzera mugatu ez daitezen, baizik eta aipatutako eskualdeen integrazioa, giza baliabideekiko errespetua eta garapen iraunkorra lagun ditzatela.
EEGAB-Latinoamerikako seigarren topaketa Madrilen egingo da 2010. urteko maiatzaren 5etik 7ra bitartean, eta bertan Europa eta Latinoamerikako gizarte zibilak maiatzaren 18an Madrilen, EBren Espainiako Lehendakaritzapean, egingo den EB eta Latinoamerika eta Karibeko Estatu eta Gobernu Buruei egindako gomendioak onartuko dira.
|
| EGAB-k eskatu du diru-sarrerak bermatzeko errenta murrizteko - astelehena, 2010.eko martxoak 22
-
Ekonomia Eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak merkatuarekiko erlazioa baloratzeko bakarrik eskatzen du soldatekin hurbilketa badago.
-
Nabarmendu du enpleguan enfasia jarri behar dela laneratzeko mekanismo gisa.
Hainbat erakunde sindikalek EGABk “DBE soldata maila baxuenetatik gertuegi dago eta ondorioz murriztu behar da” adierazten duen irizpena onartu izanari buruz komunikabideetan argitaratutako adierazpenen aurrean, guztiz faltsua dela adierazi behar dugu. Errentari buruz dagoen erreferentzia bakarrak, lansariak ere aipatzen dituenak, irizpen zabalean, honakoa dio zehazki: ... “Dekretuaren aplikazioa garatzeko orduan lan-merkatuarekiko erlazioa baloratu behar da laguntzen zenbatekoa eta lan-sektore batzuen ordainsariak hurbilduz gero”. Adierazpen horretatik asmo txarreko iritziek baino ezin dute egiten den interpretazioa atera. Oso garrantzitsua da baloratzea berau adostasun zabaleko iritzia dela, Batzorde honetan dauden erakundeen zentzun batean zein besteko iritzi partikularrak kaltetzen ez dituena.
Aitzitik, EGABan enplegua politika sozialen ardatza egiteko eta Lanbide eta arauan aurreikusitako laneratzeko hitzarmenak eraginkorrak izatea egiteko iritzia, ia aho batekoa, dago.
“Inori ere ez zaio ihes egin behar soldaten gaia enpresarien eta sindikatuen arteko negoziazio kolektiboaren akordioen emaitza dela eta bertan “gehiengo eta gutxiengo” sindikalek esateko asko duten interbentzio-eremua dago, hauek baitira hitzarmenak negoziatzen dituztenak” adierazten du Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak.
EGABk, halaber, zehaztu ere egin nahi du Eusko Legebiltzarraren lege bat garatzen duen dekretuak ezin duela oinarri-legeak egiten ez duen gazteentzako errenta unibertsala sortu. Ondorioz, ekimen hori Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ez duen lege-esparruan erreferentziatu beharko da. |
| EGAB-k Gobernuari eskatzen dio diru-sarreren berme-errentari buruzko dekretua, ...... - asteartea, 2010.eko martxoak 9Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea prestazioaren helburuarekin ados dago, baina ez Dekretu-proiektuaren alderdi batzuekin. Bere ustez, berraztertu eta berriz planteatu behar dira.
Gizarteratzeko orduan enplegua zeregin nagusia eta protagonista izatea partekatzen du.
Dekretu-proiektua argiago aurkezteko ahalegina egitea gomendatzen du, egungo idazkera nahasi samarra baita.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Eusko Jaurlaritzak Diru Sarreren Berme Errenta arautzeko egindako Dekretu Proiektuari buruz irizpena egin du. Arau berriak prestazioa emateko gastu-kontzeptuak zehazten ditu, baita emateko baldintzak eta prozedura aplikagarriak ere Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
Batzordeak Dekretu-proiektuak arautzen duen prestazioaren helburua partekatzen du, bere helburua behar berezien egoeretan herritarrei bizirik irauteko atalase duinera arte gutxieneko diru-sarrerak bermatzea baita. Bertan sartzen dira subjektu hartzaileak, lan-merkatuan ezin badezakete sartu. Talde honetan tradizioz laguntzak jasotzen dituzten bi heren gutxi gorabehera sartzen dira, batez ere, zahartzaroko pentsiodunak eta minusbaliotasun larriak dituzten pertsonak. Horiez gain, baztertze-maila larriarengatik lan-merkatura iritsiz gizarteratzeko ia aukera nuluak dituzten pertsonak sartzen dira.
Euskadiko EGAB ados dago Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak eta kontsultatzen den Dekretuak enpleguari ematen dioten zeregin nagusia eta protagonistarekin; hala, pobreziaren kontra babesteko mekanismo bezala duen gaitasuna onartzen dute eta gizarteratzeko pribilegiozko tresna da. Hala eta guztiz ere, Dekretuaren aplikazioa garatzeko orduan, laguntzen zenbatekoa eta lan-sektore batzuen ordainsariak hurbiltzen diren kasuetan lan-merkatuarekin elkarrekintza baloratu behar da.
Batzordeak zalantzak ditu Gizarteratzeko Hitzarmena eta LANBIDE Enpleguaren Euskal Zerbitzuak laguntzei buruz egindako ikuskapena lan-merkatuaren gaineko ondorioak zuzentzeko gai izatea, bereziki, hitzarmen horiei buruz hitz egiten den atalak duen idazkera zehaztugabearengatik. Gauza bera gertatzen da oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta LANBIDEren arteko koordinazioaren atalarekin.
“Oso mugatzailea"
Irizpenari erreparatuz, Diru Sarreren Berme Errentaren ezeztapena "oso mugatzailea” da etxebizitzaren jabetzan parte hartzen den ustezkoetan, baita horretaz goza ezin daitekeen kasuetan ere. “Adibidez, puntu honetan sar daitezke banandu diren pertsonak, baina bere ezkontide ohiaren etxebizitzaren titular partzialak direnak edo herentzia txikia jasotzen dutenak, nahiz eta ezin gozatu” ohartarazten du Batzordeak.
Halaber, Diru Sarreren Berme Errenta lortzeko Dekretuak eskatzen duen baldintza kritikatzen du, hain zuzen ere, ondasun higiezinik ez izatearena, ohiko etxebizitza izan ezik. Horren katastro-balioak prestazioaren baimena edo gaitzespena zehatz dezake. EGABk gogorarazten du irizpide horren aplikazioa aldakorra dela, etxebizitzaren kokapenaren arabera, antzeko etxebizitzaren balioa desberdina baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean edo bestean egotearen arabera.
Alderdi zehatzei dagokienez, Batzordeak eskatzen du argitzea ea honakoek laguntzak lor ditzaketen: Enplegu Zentro Berezietan eta Lanerako Zentroetan dauden pertsona minusbaliatuek; gurasoekin bizi direnek eta etxean tratu txarrak pairatu dituen biktimaren zaintzapean dauden seme-alabek.
Aldizka berraztertzea
Kontsulta-organoak ohiz kanpo aldizka berraztertzea proposatzen du, prestazioarekin luzaroan irauten denean; prestazioa lortzeko baldintzak egiaz eta eraginkortasunez betetzeari buruz arrazoizko susmoak daudenean; eta baztertze kasu garrantzitsuak direnean prestazioa automatikoki berritzeko.
Azkenik, EGABk gomendatzen du dekretuaren idazkera argiagoa egitea, arautzen duen arloa oso konplexua baita. Ildo horri jarraiki, lege-segurtasunik ezak saihestu behar ditu. Egungo hogei egunen aldean, epeak bost egunetara murriztea eskatzen du premiazko egoeren kasuetan, batez ere, bizikidetasun-unitateko hirugarren pertsonei eragiten badiete. |
| EUSKADIKO EGAB-K OHARTARAZTEN DU KRISIAK LAN-MERKATUAN EMAKUMEZKOAREN PRESENTZIA GELDITZEN DUELA - astelehena, 2010.eko martxoak 8
-
Emakumezkoek hobe pairatzen dute atzeraldia, beren langabezia-tasa gehitu arren. Bakarrik emakumezkoen gazte-langabeziak du gizonezkoenak baino portaera hobea.
-
Batzordeak ohartarazten du emakumezkoek gizonezkoen baino %26 gutxiago kobratzen dutela eta gizonezkoen behin-behinekotasuna baino hiru aldiz tasa handiagoa jasaten dutela.
Bilbon, 2010eko martxoaren 6an. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ohartarazi du gaur goizean Bilbon krisi ekonomikoak nabarmenki gelditu duela emakumezkoaren presentzia lan-merkatuan. Ildo horri jarraiki, 2009. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan 420.000 langile emakumezko zeuden, hau da, aurreko ekitaldian baino %1,3 gutxiago. Hala eta guztiz ere, atzeraldia hobe pairatzen dute, gizonezkoekin alderatuz; joan den urtean langabezia-indizea %5,4 jaitsi zen 2008. urteko datuekin erkatuz, EUSTATen datuen arabera. EAEko langile emakumezko gehienak (%87,2) hirugarren sektorean kontzentratzen dira eta askoz neurri txikiagoan (%10,7) industrian.
Emakumezkoaren langabezia-tasaren eboluzioa azken urteetan oso positiboa izan da. Izan ere, 2000. eta 2008. urteen bitartean 12 puntutan baino gehiagotan murriztu zen. Joera hori 2009. urtean hautsi zen, langabeziaren indizeak % 3,8 gora egin zuenean, gizonezkoen %5aren aldean. Hala ere, urteko batez bestekoen eboluzioa emakumezkoaren aldekoagoa izan arren, 2009ko laugarren hiruhileko azken datu eskuragarrien arabera, aurreko hiruhilekoarekiko, emakumezkoen langabeziak 6.700 pertsonan gora egin du; bien bitartean, gizonezkoena 1.800 pertsonan murriztu da.
Gazteen langabeziari dagokionez, modu kezkagarrian igo da azken bi ekitaldietan eta portaera desberdina hautematen da sexuaren arabera: emakumezkoentzat hobea. Dena den, ratioek elkartzeko joera dute azken bi hiruhilekoetan.
“Azken urteetan, emakumezkoa lan-merkatuan sartzeko erritmoa gehitu da eta lan-baldintzak pixkana hobetuz joan dira; orain ezin dugu utzi prozesua gelditzea” azaldu du EGABko lehendakariak, José Luis Ruizek.
Soldata gutxiago, erantzukizun berdina
Kontsulta-organoaren buruak gogorarazi du emakumezkoek “oraindik desberdintasun nabarmenak pairatzen dituztela gizonezkoekiko beren lanpostuetan”. Garrantzitsuenetarikoa da soldatak oraindik gizonezkoen soldaten azpian daudela, lan berdina egin eta erantzukizun berdinak onartu arren. INEM erakundearen arabera, desberdintasunak pixkana murriztu arren, urtean emakumezko langilearen batez besteko soldata Euskadin 19.772 eurokoa da Horrek esan nahi du gizonezkoek baino %26,5 gutxiago kobratzen duela.
Gainera, emakumezkoaren behin-behinekotasunaren tasa %21,6 da; 2008. datuekin alderatuz, puntu bat gutxiago. Hala eta guztiz ere, gizonezkoen tasaren gainetik dago, %16 izan baitzen.
|
| EGBk Osakidetzako langile guztien lan-estatusa bat egiteko proiektuaren alde egin du. - asteazkena, 2010.eko otsailak 24Enpleguaren harremanak bat egiteak Osakidetzako giza baliabideen kudeaketa hobetu eta arrazionalizatzea ahalbidetuko du. Hain zuzen ere, plantillan 23.723 langile daude.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak funtzionarioak Osakidetzako langileen estatusean integratzeko prozedura ezartzeko Dekretu Proiektuari buruzko irizpen positiboa igorri du.
Arauketaren xedea Euskal Osasun Zerbitzuaren langilea berrantolatzea da, enplegu-harreman bakarra egon dadin, gaur egungo hirurak ordeztuta: langileak, funtzionarioak eta estatutupekoak. Proiektuan estatutupeko langile gisa integratzeko prozedura ezarri da, betiere borondatez, kategoria eta titulazio baliokideekin, baina aldaketa horrek ez du inolako eraginik sorraraziko lan- eta ordainsari-baldintzen gain.
Irizpenean, EGBk proiektuaren aplikazioa honela baloratu du: “enplegu-harreman bakarra egoteak giza baliabideen kudeaketa hobetu eta arrazionalizatzea ahalbidetuko du, eta oro har, ukitutako langileen egoera hobetuko da”.
Balorazio positibo orokorra egin bada ere, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen irizpenean Osasun eta Kontsumo Sailari dekretuaren testuan jasotako langile mugagabearen kontzeptua “behar bezala argitzea” eskatu dio, interpretazioan inolako nahasketarik egon ez dadin.
Enplegu-harremanen bat-egiteak Osakidetzako giza baliabideen kudeaketa arinduko du. Hain zuzen ere, plantillan 23.723 langile daude, eta horietatik 2.900 langile euskal exekutiboa prestatzen ari den Dekretu horren mende gera daitezke. |
| Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea berritzeko prozesua. - asteazkena, 2010.eko otsailak 17Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea berritzeko prozesua . Euskadiko EGAB-ko kontseilari berriak bere karguez jabetu dira eta zortzi adituak proposatu dituzte.
Urrats honen bidez Euskadiko EGAB berritzeko helmugako zuzena abiatzen da. Hau bukatuko da Jose Luis Ruiz ordezkatuko duen presidente berria karguaz jabetzen denean.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea berritzeko prozesuak urrats bat gehiago egin du goiz honetan Bilbon Eratzeko Osoko Bilkuraren aurretiko bilera egitean. Bilkura honetan, EGABn parte hartzen duten hiru taldeek (sindikatuak, patronala eta mistoa) aukeratutako 23 kontseilariak (bere ofizialtasuna iragan urtarrilaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian egiaztatu da) bere karguez jabetu dira. Ondoren, Adituen Batzordea osatuko duten zortzi pertsonak aukeratu dituzte. Urrats honen bidez Euskadiko EGAB berritzeko helmugako zuzena abiatzen da, Jose Luis Ruiz ordezkatuko duen presidente berria karguaz jabetzean amaituko dena.
Batzordea osatzen duten hiru taldeetako bakoitzak –A, sindikala; B; patronala; eta C, mistoa- zortzi kontseilari ditu. Sindikatuen kasuan, kargu berriak Eduardo García Elosua, Jaime Gómez Devesa eta Felisa Piedra Gao, Arantza Martínez Tobalina eta Javier López Irisarri (CC.OO); eta Maribel Ballesteros Martínez, Emilia Málaga Pérez eta Antonio Manuel Ríos López (UGT) jaun-andreek hartuko dituzte.
B taldea, patronala, berriz, Carlos Pereda Martínez de Musitu, Francisco Javier Azpiazu Lasuen, Patxi Sasigain Sáez de Buruaga, Jaime Fernández Alcedo, Raquel Ecenarro del Río, Manuel Guerrero Igea, Aitor Otaola Diaz de Alda eta José Guillermo Zubia Guinea jaun-andreek ordezkatuta egongo da.
Talde Mistoa C taldea osatzen duten Autonomia Erkidegoko erakunde, entitate eta elkarteen sektore bakoitzaren ordezkaritzan honakoak egongo dira: Juan Luis Martínez Ordorika Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbaren ordezkaritzan; Pedro Martínez de Alegría Pinedo, finantzako erakundeen ordezkaritzan; Unzalu Salterain Basagutxibeaskoa, nekazaritzako elkarguen ordezkaritzan; Francisco Javier Sanz Santaolalla, kooperatiben ordezkaritzan; Mikel de la Fuente Lavin, Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaritzan; Koldo Nabaskues Simón, kontsumitzaileen elkarteen ordezkaritzan; Luis Francisco Marín Andrés, arrantza-elkarguen ordezkaritzan; eta Olatz Jaureguizar Ugarte, lan-sozietateen ordezkaritzan. Bere karguez jabetu ondoren, 24 kontseilariek adituen taldeko kideak proposatu dituzte. Hauek Osoko Bilkuran parte hartzen dute eta bertan hitza bai baina botorik ez dute edukiko. Carlos Trevilla, Roberto Bermejo eta Pedro Luis Ustarroz A taldeak aurkeztutakoak izan dira; B taldeak Iñaki Barrenetxea, Rafael Puntonet eta Felicisimo Ayastuy proposatu ditu. Talde mistoak, berriz, Adituen Batzorderako Aitor Bengoetxea Alkorta eta Inmaculada Gallastegui Zulaica aukeratu ditu. Adituen zerrenda Lehendakariak berretsi behar du eta ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Aholkularitzako organoaren berritzea amaituko da osoko bilkura berrituaren deialdiarekin. Honek presidente berria aukeratuko du. EGABko karguen izendapena txandaka ezarrita dago, lau urteaz behin. Horrela, presidente berria hirugarren taldeak proposatutako hautagaia izango da, honi baitagokio berau izendatzea. Osoko Bilkura berean Idazkari Nagusi berria aukeratuko dute, Confebask elkarteak proposatutakoa izango dena.
|
| Emilio Ontiverosek adierazi du: "Atzeraldiaren fase berri batean sartzen ari gara" - osteguna, 2010.eko urtarrilak 21EMILIO ONTIVEROS KATEDRADUNAK ADIERAZI DU “ATZERALDIAREN FASE BERRI BATEAN SARTZEN ARI GARELA”
Adituak adierazi du oraingo abagunea “azkeneko hamarkadetako krisialdirik bereziena dela” eta ohartarazi du lan-merkatuaren desorekek banku-egonkortasunean duten eraginaz.
Ontiverosaren iritziz, “krisialdiaren finantzako dimentsioaren okerrena gaindituta dago, baina dimentsio errealak epeltasun handiagoa erakusten du” eta gogorazi du Espainiako ekonomia atzeraldian ekonomia aurreratu gehienen ostean sartu dela, “hortaz beranduago ere aterako da”.
EGABaren presidente José Luis Ruizek, Tribunaren aurkezpenaren barruan, ohartarazi du “susperraldia tentuz ikusi behar dela”. Bere iritziz, “zaila da azkeneko egunotan entzun ditugun aurreikuspenetako batzuetatik ondorioztatzen den baikortasunean erortzea”.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak goiz honetan, Bilbon, “EGABren Tribunaren” seigarren edizioa egin du. Bertan Emilio Ontiveros jaunak esku hartu du, analista ekonomia eta finantzako analista eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekonomiako Katedraduna denak. Aditua bere hitzaldian orain dela bi urte piztu den finantzako krisialdiaz eta zehazkiago Espainiako egoeraz aritu da. Ontiverosen iritziz, momentu hauetan “atzeraldiaren fase berri batean sartzen ari gara”.
Bere txostenaren garapenean (“Krisialdi ekonomikoa. Berezitasuna eta garrantzia, Ekonomia iraunkortasunaren Legea erantzuna al da?” izenburua du), adituak “azkeneko hamarkadetako krisialdirik berezienak” eskaintzen dituen dimentsioetan zabaltzen diren perspektibak aztertu zituen eta politika ekonomikoaren erantzun berriak baloratu zituen. Zentzu horretan, finantzako analistak arreta berezia eskaini die jarduera ekonomikoa sustatzera eta Espainiako ekonomiaren hazkunde-eredua dibertsifikatzera zuzendutako proposamenei.
Lan-desoreka
“Krisialdiaren finantzako dimentsioaren okerrena gaindituta dago, baina dimentsio errealak epeltasun handiagoa erakusten du. BPGd ekonomia batzuetan hazi arren –AEB, Alemania, Frantzia eta goraka ari diren herriak-, langabeziak denbora handiagoa beharko du egonkortzeko eta zalantzarik gabeko beherakada definitzeko. Eta lan-desoreka honek sendien eta enpresen kaudimena oso nabarmen baldintzatzen du, bereziki Espainian”, azaldu du Emilio Ontiverosek.
EGABren Tribunan egindako adierazpenetan, adituak gogora ekarri du Espainiako ekonomia, atzeraldian ekonomia aurreratu gehienak baino beranduxeago sartu zena, bertatik beranduago ere aterako dela. Emilio Ontiverosek azaldu du “langabeziaren terminoetan bereziki esplizitua izango dela aurkako aldea, baita desoreka oso epe laburrean murrizteko gaitasuna ere”.
EGABko Tribunak bankuek krisialditik ateratzeko orduan izandako eginkizuna eta langabeziaren bilakaerak finantzako erakundeen egoeran izandako eragina aztertzeko esparrutzat ere balio izan zuen. Ontiverosek nabarmendu zuen “bankuko egonkortasuna orain arte bezala ez dela inoiz izan lan-merkatuen bilakaeraren hain mendeko”.
Baikortasuna apaltzea
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasunaren oraingo sailaren datuek aditzera ematen dute Euskadiko BPGdren beherakada, bukatu berri den urtean, %-3,4koa izango litzatekeela. 2010. urterako, Exekutibo Autonomoak %0,1eko hazkundea aurreikusten du eta dagoeneko aurreratu du ez dela positiboa izango urteko bigarren seihilekora arte.
Zenbaki hauek ikusita, EGABren presidente Jose Luis Ruizek, Tribunaren aurkezpenaren barruan, ohartarazi du “susperraldia tentuz ikusi behar dela”. Bere iritziz, “zaila da azkeneko egunotan entzuten ari garen aurreikuspenetako batzuetatik ondorioztatzen den baikortasunean erortzea”. “Uko egiten diot krisialditik ateratzeaz hitz egin ahal izateari enpleguaren eta negoziazio kolektiboaren narriadurak jarraitzen duen bitartean”, Ruizek adierazi du. |
|
|