Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea* Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aholkularitza-erakundea da, eta bere helburua hainbat ekonomia eta gizarte-arduradunek Euskal Herriko politika ekonomikoan parte hartzea da. Batzordeak berezko nortasun juridikoa du, EAEko Administrazioak duena ez bezalakoa, eta erabateko gaitasuna eta askatasuna ditu bere zereginak betetzeko.
Ekonomia eta finantzazko autonomiaren irizpidean oinarriturik, Batzordeak bere aurrekontua onartzen eta betearazten du; aurrekontua finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan esleitzen dizkioten kopuruak erabiltzen ditu.
Batzordeak Bilbon du egoitza; eta, legez 1984an sortu zen arren, ez zen abian jarri 1995 arte.
* 4/1984 Legeak, azaroaren 15ekoak sortu zuen eta gero beste bi legek (ekainaren 30eko 15/1994 Legeak eta ekainaren 27ko 9/1997 Legeak) aldarazi dute.
|