- Ekonomia eta gizarte arloko politikarekin zerikusia duten lege-proiektuen inguruan informatu, Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legea izan ezik
- Ekonomia eta gizarte arloko politikarekin zerikusia duten dekretu-proiektuen inguruan informatu, Jaurlaritzaren iritziz, garrantzi berezia badute.
- Jaurlaritzari bere eskumeneko gaien gaineko proposamenak egin.
- Irizpenak, ebazpenak edo txostenak egin, bere ekimenez edota Jaurlaritzak eskatuta, aurreko ataletan aipatutako arloen ingurukoak.
- Legebiltzarrak egiten dituen kontsultei erantzuna eman.
- Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoko arlo publikoko jarduera ekonomikoaren planifikazioa egiten duenean parte hartu.
- Urtero txosten bat egin eta Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari aurkeztu; txostenean, EAEko ekonomia eta gizarte-egoerari buruz duen iritzia azalduz.
|