Euskadiko EGABek alde biko lankidetza-erlazioa mantentzen du Conseil Economique et Social Régional d´Aquitaine izenekoarekin, eta horrek, EAEk eta Akitaniak komunean dituzten gai interesdunei buruzko elkarrizketa etengabea egin eta gai horiei buruz dituzten ikuspen berak garatzea ahalbidetzen du. Lehen Lan-Batzordea sortu dute, Euskadiko EGABeko ordezkaritzek eta Akitaniako CESR Herrialde arteko Lankidetza Taldekoek osatzen dutena, eta Akitania eta EAEren gertutasuneko turismoa sustatzeko aukerak aztertzen ditu, jasangarritasun irizpideak errespetatuz eta desberdinak diren eskakizun ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak bateratuz. Lankidetza Taldeak, gainera, EAE eta Akitaniaren arteko eskaintza turistiko komuna ezartzeko aukerak aztertzen ditu beste merkatu batzuei begira.