logo
CES   español   |  CES  Kideen Eremua  |  CES  Web mapa
 

Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoa. RTA/ATN

Miembros RTA/ATNEuskadiko EGAB Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen Plataformako kide da, Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoa deituriko Eremu Atlantikoko eskualdeetako antzeko erakundeek osatzen dutena. Bere helburua eremu atlantikoko lehiakortasuna eta lurralde eta gizarte kohesioa indartuko dituzten eskualde arteko lankidetza-proiektu eta politikak proposatzea da, baita Atlantikoko eremuari dagozkion interes komuneko gaiak aztertu eta proposamen horiek erabakiko dituzten lekuetara eramatea ere, batez ere Europako Batasunera. Nazioz gaindiko Sare Atlantikoko eskualdeko bazkide hauek aritu dira baterako lana egiten: Galeseko Eztabaida-gune Ekonomikoak, Britainia Handian; Bretainia, Pays de la Loire, Centre, Poitou-Charentes, Limousin eta Akitaniako Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Batzordeak, Frantzian; Euskadiko. Kantabriako, Galiziako eta Kanariar Irletako Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Batzordeak, Espainian; Instituto de la Soldadura e Qualidade (ISQ) izenekoa eta Algarveko Soldatapekoen Sindikatua/ Lanbide arteko CGT (USALGARVE/CGT-IN), Portugalen.

Ikus RTAko kideak direktorioa.

Aldi horietan landutako gaiak honako hauen ingurukoak izan dira:

- Merkantzien garraioaren intermodalitatea, portuak eta hinterlandak, itsas garraioa eta kabotajea.
- Merkantzien itsas trafikoaren segurtasuna.
- Teknologiaren transferentzia eta berrikuntza: Arku Atlantikoko eskualdeen arteko lankidetzarako gakoak.

RTAk bere RTA NEWS Berrien Aldizkaria argitaratzen du, lau hizkuntzatan, lan Plataformaren jarduerak laburtzen dituena.

RTA News 1 (3.853 KB)
RTA News 2 (7.040 KB)
RTA News 3 (350 KB)


Informazio gehiago:

www. RTA-ATN.org


Estudios RTA/ATN

Irudi galeria

Album guztiak » RTA